Albisteak 2010

LEHIAKETA

08 Uzt 2010

ESTATISTIKA ARLOKO DATU BERRIAK SAN MIGUEL LIGAN

ESTATISTIKA ARLOKO DATU BERRIAK SAN MIGUEL LIGAN

San Miguel Liga-Mapfre Koroa lehiaketako estropada bakoitzean datu gehiago emateko helburuarekin, ontzi bakoitzak egindako metroak eta abiadura eskainiko dira aurrerantzean, datuak eman beharreko GPS-ak interferentziarik ez baldin badu. Gerta liteke, halere, estropada batzuetan datu horiek eskaintzea ezinezkoa izatea, arazo teknikoengatik.

 

Datua hauek ikuskatu, gorde edo inprimitzeko aukera edukiko dute erabiltzaileek. Horretarako, San Miguel Ligako web guneko emaitzak estekan sartu behar da, nahi dugun estropada hautatu, eta orriaren behe aldean agertuko den descargar recorridos esteka klikatu. Ondoren, Excel artxibo bat azalduko da, eta bertan estropada bera, estropada jokatzen den tokia, eta estropada eremuko distantzia erreala ikusi ahal izango dira. Orduan, klubak ontzi bakoitzak egindako metroekin lotuko dira, kluben arteko diferentzia metro kopuru errealarekin, egindako batez besteko abiadurarekin, eta ontzi horren sailkapena metroak eta abiadura aintzat hartuta.

Itzuli