Albisteak 2010

LEHIAKETA

08 Uzt 2010

AMBILAMP BANDERAKO III. EKITALDIA: PORTUGALETE, GALIZIARA JOAN AURRETIK

AMBILAMP BANDERAKO III. EKITALDIA: PORTUGALETE, GALIZIARA JOAN AURRETIK

Estropada ikustera bertaratzen diren zaleek txapel bat, bi garagardo eta kamiseta bat lortzeko aukera izango dute Ambilamp etxeko postuan, trukean kontsumo baxuko bonbilla bat, edo balio ez duen fluoreszente bat ematen badute

San Miguel Liga Galiziara begira jarriko da laster, baina harantz abiatu aurretik azken geltokia egingo du Euskadin, igandean. Portugaleten, hain zuzen ere. Ambilamp Banderako III. ekitaldia jokatuko da, Kaiku arraun elkarteak antolatuta. Bilboko Itsas adarrean zati bat, Abra irekian beste bat. Hiru txandak bezperako estropadako sailkapenaren arabera erabakiko dira.

Eguerdian egin da banderaren aurkezpen ekitaldia Sestaoko Udaleko Batzar aretoan. Bertan izan dira Sestaoko alkatea, Jose Luis Marcos Merino jauna, Kaiku Arraun elkarteko Jose Manuel Monje presidentea, eta Ambilamp etxeko zuzendari nagusia, Juan Carlos Enrique jauna. Estropada eguerdiko 12tan hasiko da, eta ontziek hiru itsas miliatako distantzia osatu beharko dute: 5.556 metro lau luze eta hiru ziabogatan.

San Miguel Ligako laugarren estropadarekin batera, Emakumeen Euskotren Ligako bigarren estropada ere jokatuko da. 11.30an hasiko da estropada

Aurkezpena baliatuz, Kaiku Arraun taldeak eta Ambilamp etxeak biek duten babes akordioa bi urtez luzatuko dutela iragarri dute.

Itzuli