Albisteak 2018

BEREZIAK

25 Uzt 2018

Lehen aldiz izango da Eusko Label Liga Santurtzin

Lehen aldiz izango da Eusko Label Liga Santurtzin

Goizean aurkeztu dira XXXIX Sanurtziko Ikurriña eta VII Bandera Euskotren

Eusko Label Liga lehen aldiz izango da igande honetan Santurtziko uretan. Santurtziko XXXIX Ikurriña eta VII Bandera Euskotren lehen aldiz jokatuko dira aurranaren gorengo mailan, ACTk eta Santurtzi Iberdrola klubak antolatuta. 

Traineruak formatu klasikoan lehiatuko dira: lerroan, hiru txandatan banatuta eta irteera ordena Getxoko larunbateko estropadaren araberakoa izango da. 

Nahiz eta estreineko bandera den Eusko Label Ligan, Santurtziko Ikurriña  denboraldiko egutegia osatzen dutenen artean beteranoena da, lehen edizioa 1927koa izanik. Orduan bertako Sparta kluba gailendu zen, eta hurrengo urtean emaitza berarekin jokatu eta gero, egutegitik desagertu zen 1981. urtera arte. Ordutik hona, urtero jokatu da salbuespenik gabe. Estropada eremuko errekorra Orio Baybautok egin zuen 2000.urtean, 19'31"57ko denborarekin. 

Goizean Santurtziko Arrantzaleen Kofradian egindako aurkezpenean Juan Carlos Alvarez Santurtzi Iberdrolako presidentea eta Aintzane Urkijo Santurtziko Alkatea izan dira. 

Kontsultatu estropadako dossierra

Itzuli