Albisteak 2014

ELKARRIZKETAK

21 Mai 2014

"Orion Koroa irabazteko gogoak daude"

"Orion Koroa irabazteko gogoak daude"

Igor Makazagak, Orio Babyautoko entrenatzailea, ez du bere faboritismoa baztertu nahi baina "goiko partean finkatzea" gustatuko litzaioke

Aurredenboraldia bere azkenengo hilabetean sartu da eta taldeek Bartzelonara puntu egokian iristeko azkenengo prestaketak hasi dituzte. Gaurkoan San Miguel Ligako azken protagonista ekartzen dugu. Eta azkenengo hilabetetan ikusi dugun bezala, guztien faborituen zerrendan sarturiko talde bat da: Orio Babyauto. "Besteek esaten badute, sari bat bezala hartuko dugu. Baina borroka estua egongo da eta nire ustez talde dexente banderen bila egongo direla", Makazagak explikatzen du. "Gure motibatzen gaituela borroka horretan sartzea eta goiko partean finkatzea izan behar da", Orioko entrenatzaileak dio.

Faborituen zerrenda osatzerakoan, hautagai asko aurkitzen ditu. "Puntualki, banderen borrokarako talde pilo bat egongo dira. Erreegularki, Hondarribia Orsa eta Kaiku Ambilamp, alde batetik, eta, Urdaibai Avia y Portugalete Eulen, bestetik, etsai handienak izango dira”, dio. 'Koroa la Caixaren' konkistari buruz, Makazagak explikatzen du "irabazteko gogoak daude. Baina bost edo zazpi estropada jokatutakoan, zein izan behar den gure postua jakingo dugu". 

Itzuli