Albisteak 2018

BEREZIAK

11 Uzt 2018

Izardun eszenatokia

Izardun eszenatokia

Igandeko 11:45ean jokatuko den Bandera CaixaBank aurkeztu da goizean Castro Urdialesko Udaletxean

Bueltan da arraun munduko eszenatiko klasikoenetako bat. Goi mailako estropada bat lehiatzeko lekurik onenetakoa askoren ustetan. Castro Urdialesko Ensenada de Brazomarri buruz ari gara.  Caixabanken eskutik jokatuko dute Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko traineruek, VI Bandera CaixaBank gizonezkoen kasuan, eta III Bandera CaixaBank, emakumeen kasuan.

Kantabriako zita bakarra izango da aurtengo denboraldian. Izan ere, nahiz eta orain ontzi kantabriarrik ez egon Eusko Label Ligan, ACTek arraun tradizio handiko lurralde honen alde apostu egiten jarraitzen du, CaixaBank eta Castro Urdialesko udaletxearen esker oneko laguntzari esker. Kantabriak arraun munduko txapelketarik onena hartzeko aukera izaten jarraituko du.

Beraz, igandean 11:45ean abiatuko den estropada denboraldiko seigarrena izango da Liga Euskotrenen eta jarraian Eusko Label Ligako zazpigarrena izango dugu ikusgai. Aurkezpenan Angel Diaz, Castroko alkatea; Humberto Bilbao, Kirol Zinegotzia; Alvaro Irureta, Kantabriako eta Euskadiko CaixaBankeko Instituzio Zuzendaria; Eduardo Lazkano, Castreñako Presidentea eta Borja Rodrigo, ACTeko Presidentea izan dira bertan. 

Itzuli