Albisteak 2020
BEREZIAK
21 Uzt 2020
Nire lagunik onena Donostiarra Lacturalerekin
Maialen Alkorta eta Itsaso Uzkudun dira atal honetako protagonistak
Dena da pozgarria Donostiarra Lacturaleren barruan, izan ere, oso kirol momentu ona pasatzen ari da Euskotren ligan jokatu diren azken hiru estropadetatik bitan irabazi baitu.
Badirudi taldeak beharrezko kohesioa lortu duela Euskotren Garaikurrera hautagai izateko, baina bere bi arraunlarik beste erronka berezi bati aurre egin beharko diote gaur. Maialen Alkortak eta Itsaso Uzkudunek adiskidetasun azterketa hau gainditzeko adina ezagutuko al dute elkar?