Albisteak 2016

LEHIAKETA

13 Uzt 2016

Getxo, egutegiko zita klasikoetako bat

Getxo, egutegiko zita klasikoetako bat

Getxoko hiriak igande honetan 12etatik aurrera San Miguel Ligaren jaurdunaldi berri bati harrera egingo dio Getxoko Estropadaren XXXVIII. Ikurriñaren eskutik

San Miguel Ligaren hasieratik Getxo denboraldiaren egutegiko zita klasiko batean bihurtu da eta igande honetan 12.00etatik aurrera CaixaBank Koroaren lehiako begiraden erdigune izango da berriro. Getxoko Estropaden XXXVIII. Ikurriña – J.A. Aguirre Lehendakariaren XII. Omenaldiak momentuko 12 ontzi onenei harrera egingo die, irteerako eta helmugako balizak Getxoko Portu Zaharrean kokatuta egongo dira. Txandak aurreko egunean ospatuko den VII. Bilboko Banderaren emaitzen arabera antolatuko dira. Baina gizonezkoen jaurdunaldiaz gain, Getxoko Estropaden VIII. Ikurriñaren eskutik, Euskotren Ligako laugarren jaurdunaldia jokoan jarriko da. 

Gaur goizean, Getxoko Estropaden XXXVIII. Ikurriña – J.A. Aguirre Lehendakariaren XII. Omenaldiak aurkezpena egin da Getxoko Poliziaren eraikineko Prentsa Aretoan. Bertara, Imanol Landa, Getxoko alkatea; Alvaro Gonzalez, Getxoko Udaletxeko kirol zinegotzia; eta Jose Manuel Ortiz, ACTko Zuzendaritza Batzordeko partaidea, hurbildu dira. Hiruek igandean Getxoko uretan jokoan jarriko diren jaurdunaldiak ikusteko mezua bidali dute arraunaren zaletuei.

Itzuli