Albisteak 2016

LEHIAKETA

10 Uzt 2016

Labelezko pokerra NT2 Hondarribiarentzat

Labelezko pokerra NT2 Hondarribiarentzat

'Ama Guadalupekoak' V. Eusko Label Bandera euskaratu du eta San Jaun Iberdrolak berdina egin du Euskotren Ligan

NT2 Hondarribiak garaipen berri bat eskuratu du. Bandera honekin, lau eskuratu dute San Miguel Liga honetan Mikel Orbañanosen mutilek. Gaurkoan, V. Eusko Label hondarribitarren popara joan da 20'00''26ko denborarekin ohorezko txanda hasieratik dominatu ondoren. Urdaibai Avia 11 segundu atzetik izan da berdeekiko eta Orio Babyauto sailkapeneko laugarren izatea lortu du. Kaiku Producha ordea, seigarrena izan da. Beraz, 57 punturekin NT2 Hondarribia San Miguel Ligako lidergoa gogortzen du, hiru puntuko tartearekin Urdaibai Aviarekiko. Patroi Onenaren CaixaBank Trofeari dagokionez, Unai Osa lidergoan mantentzen da sei punturekin, Ioseba Amunarriz eta Gorka Aramberrik baino hiru puntu gehiago.

Lehen txandan, Tirán Pereirak lortu du garaipena 20'13''40ko denborarekin eta sailkapeneko hirugarrena izatea lortu du. Hauen atzetik, Portugalete Eulen eta Caboren artean lehia bizia izan da eta hamarrenekoengatik bizkaitarrak galiziarrak baino gehiago izan dira. Bi hauek, zazpigarren eta zortzigarren izan dira hurrenez hurren. Txanda Zumaiak bete du 20'59''16ko denborarekin.

San Juan Iberdrolarentzat izan da bigarren txanda. Ezin izan dute Tirán Pereirak markatutako denbora hobetu eta 20'20''88ko denborarekin bostgarren tokia lortu dute. Astilleroko 'San Jose' ontziak 14 segundu galdu ditu San Juan Iberdrolarekiko eta bedaratzigarrenak izan dira sailkapenean. Zierbena Bahías de Bizkaia eta San Pedro, bederatzigarren eta hamargarren izan dira hurrenez hurren.

Bigarrena San Juan Iberdrolarentzat

Gairapen berri bat eskuratu dute San Juan Iberdrolako neskek V Eusko Label Bandera. 11'00''26ko denborarekin Hibaika Jamones Ancin, Orio Babyauto eta Cabo atzean utzi dituzte. Talde hauek izan dira 2016 urtean Euskotren Ligan parte hartuko duten taldeak. Sailkapena Arraun-Lagunak, Getaria-Zarautz, Hernani Iparragirre Sagardotegia eta NT2 Hondarribiak bete dute.

Horrela, San Miguel Ligak eta Euskotren Ligak hurrengo astean Bilboko eta Getxoko jaurdunaldiak jokoan jarriko dituzte 18.00etan eta 12.00etan hurrenez hurren. 

Itzuli