Albisteak 2014
LEHIAKETA
12 Abu 2014
Emozioz beteriko jardunaldi bikoitza
San Miguel Ligak jardunaldi bikoitz bat jokatuko du Zarautzen, non Euskotren Ligaren garailea ere erabakiko den ligako azken bi estropadekin
Gaur eguerdian ospatu da Zarauzko Talai Berri txakolindegian Zarauzko XXXVII Estropaden aurkezpen saioa. Estropada hau jardunaldi bikoitzean jokatuko da larunbat eta igandean eta San Miguel Ligako hamabi eta hamairugarren jardunaldiei dagozkie. Gainera, Euskotren Ligak ere jardunaldi bikoitza izango du astebukaera honetan Zarauzko VI. Estropadarekin, non urteko garailea zein den erabakitzeko azken bi estropadak jokatuko diren.
Zarazko hitzordu bikoitza egutegiko ohiko eta ezagunenetariko bat da San Miguel Ligan. Estropada hau berezia da bere baitan, bandera igandean ematen delako, nahiz eta bereizitako bi jardunaldi izan. 12 traineruak larunbat eta igandean lehiatuko dira eta bi saioetako denborak bazurik emaitza hoberena daukanak jasoko ditu bandera eta gainontzeko sariak. Baina, San Miguel Ligako eta “la Caixa” Koroaren lehiarako sailkapen nagusiari dagokionez, larunbateko eta igandeko estropadak independienteak dire euren artean, eta bietan banatuko dira puntuak. Larunbateko jardunaldiko txandak San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren araberakoak izango dira eta beraz, Pedreña, Urdaibai Avia, San Pedro Ecolmare eta Astillero izango dira lehenengo txandan; bigarrenean, aldiz, Zierbena Bahías de Bizkaia, Tirán Pereira, San Juan Iberdrola eta Portugalete Eulenek egingo dute arraun; azkenik, ohorezko txandan egoteko aukera izango dute Cabo, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta Hondarribia Orsak. Aldiz, igandean, larunbateko emaitzen araberakoa izango da txanden banaketa, beraz, larunbateko jardunaldia amaitu bezain laster jakin ahal izango da.
Estropada berezia
Gaurko aurkezpenera gerturatu nahi izan dira Juan Luis Illarramendi, Zarauzko alkatea; Karmele Alberdi, turismoko zinegotzia; Jon Artola, Zarautz Arraun Elkarteko presidentea eta Pedro Andueza, ACTko presidentea. Hauek eman diote garrantzia bandera honen formatu bereziari, egutegiko bakarra baita bi jardunalditara jokatzen dena. Bestalde, aurraun munduko zaletu guztiak animatu nahi izan dituzte astebukaera honetar Zarautzera gertura daitezen goi mailako arraunaz gozatzera. Azkenik, Hondarribia Orsak, lider bezala, garaikur bat jaso du.