Albisteak 2020
ELKARRIZKETAK
29 Eka 2020
Osasuna da garrantzitsuena
Osertz Aldayk ziurgabetasunez beteriko denboraldia hasi du Lekittarra Elecnorreko buru gisa
Arraunaren maila goreneko lehen denboraldian salbatzea lortu ostean, Eusko Label Ligako bigarren denboraldia gerturatzen ari da Lekittarra Elecnorrentzat, 2019ko balentria errepikatzeko asmo sendoarekin.
Osertz Alday lekittarren entrenatzaileak "2019ko plantillaren nahiko antzekoa" du oinarrian, "Aurrerapauso bat emateko indartu nahi izan duguna". Entrenatzaile bidasoarra pozik dago bere mutilek konfinduaren aurretik eta bitartean egindako lanarekin, baina ez du ezkutatu "ziurgabetasunez betetako" denboraldi-aurrea izan dela.
Denboraldiari dagokionez, Aldayk argi du bere helburua, bere taldea osasuntsu egotea eta arraunaz gozatzea dela. Kirol arloari dagokionez, bere taldeak mailari eusteko borrokan izango dela uste du gipuzkoarrak. Borroka horretan, igo berri diren bi taldeak ere ikusten ditu, eta talde gehiago egotea espero du, "zenbat eta talde gehiago sartu borrokan, hobe".