Albisteak 2020

BEREZIAK

21 Abu 2020

Nerbioiko Sari Nagusia gogoratzen

Nerbioiko Sari Nagusia gogoratzen

Iker Zabalak XLI. Santurtziko Ikurriñaren zelaiaren nondik norakoak kontatu dizkigu

Larunbat honetan Eusko Label Ligako hamahirugarren jardunaldia jokatuko da, XLI. Santurtziko Ikurriña jokoan jarriko duena. Aurreko denboraldian egin zen bezala, aurten ere nahiko formatu berezian jokatuko da. Arraunaren maila goreneko ia estropada guztiek hiru itsas miliako luzera dute (5.556 metro), lau luze berdinetan banatuta (1.389 metro). Hemen dago larunbateko estropadarekin aldea.

Nerbioiko Sari Nagusian egiten zen bezala, larunbat honetan traineruek 832 metroko bi luzerekin (lehenengoa eta laugarrena) eta ohi baino luzeagoak (1.946 metro) diren beste birekin osatuko dute ibilbidea, eta ondorioz, traineruek modu ezberdinean planteatu beharko dute estropada. Estropada honi buruzko guztia azaltzeko, Iker Zabala Santurtzi Transportes eta Grúas Aguadoko entrenatzailearen laguntza izango dugu.

Itzuli