Albisteak 2010
LEHIAKETA
11 Eka 2010
GALA LIGA SAN MIGUEL2010
Donostiako Kursaal Jauregiak San Miguel Ligako aurkezpen ekitaldia hartu du ekainaren 11n. Ekitaldi horretan pasa den urteko kirolari, klub eta zale onenak saritzen dira.
Aurreko denboraldian merituren bat egin zuten klub desberdinentzako sariak:
ARRAUNA 2009KO SAN MIGUEL LIGAKO ONTZI AZKARRENARI:
- Martín Berasategik, gure sukaldari ezagunenetako batek, emango du saria.
- Arrauna Castrorentzat: El Corte Inglés Bandera, 18:58:60 , arraun eremuko marka onduz.
ARRAUNA 2009KO SAN MIGUEL LIGAKO KIROL MERITUARI:
- Josetxo Fernandez Vaquerizak, Euskadiko Arraun federazioko presidenteak emango du saria.
- Eugenio Fernandezek jasoko du saria. Fernandez Arraun Elkarteko Lehiaketa Batzordeko kidea da, eta arraun munduan egin dituen urteengatik eta ACT elkarteari bere historia laburrean emandako laguntzagatik hartuko du saria.
ARRAUNA 2009KO SAN MIGUEL LIGAKO HARROBI ONENARI:
- Santi Ipiñazarrek eman du saria, Diario Vasco.
- Oriok jasoko du saria, Ligako estropada guztietan 14 arraunlarietatik 13 propiorekin aritu zelako. Bi estropadetan 14 arraunlari propiorekin aritu zen Orio.
ARRAUNA 2009KO SAN MIGUEL LIGAKO ENTRENATZAILE ONENARI:
- Gorka Britek eman du saria, Real Unioneko jokalariak.
- Sailkapeneko hirugarren postuan sailkatu da Orioko Josean Olaskoaga Aizperro, eta bigarrenean Castroko Juan Mari Etxabe. 2009ko San Miguel Ligako entrenatzaile onenaren saria San Pedroko Aitor Baldak jasoko du. Sari hau beste klubetako entrenatzaileen botoek erabaki dute.
ARRAUNA 2009KO SAN MIGUEL LIGAKO ESTROPADA ANTOLAKUNTZA ONENARI:
- Iñaki Galdosek eman du saria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Diputatuak.
- Hondarribia Arraun taldeak jasoko du saria.
ARRAUNA 2009KO SAN MIGUEL LIGAKO PATROI ONENARI:
- Juan Villaescusa Caja Madrideko ordezkariak emango du arrauna..
-Hondarribiko Joseba Amunarriz patroia da sariaren garailea.
ARRAUNA ZALE TALDE ONENARI:
- Iñigo Garaizar Cervezas San Miguel etxeko ordezkariak emango du saria.
- Plentziko Arkote ontziko zaleek jasoko dute saria.
OHOREZKO ARRAUNA:
- Peter Bravo ACT elkarteko presidenteak emango du saria.
-El Corte Inglés etxeak jasoko du saria, ECI Bandera 35 urtez babestu duelako, eta 40 urte egin dituelako arrauna babesten.
2009 urteko denboraldia agurtu ondoren, 2010 urteko San Miguel Liga berritua aurkeztu da. Ekitaldiko une politenetakoa Caja Madrid etxearen Koroa eman den unea izan da. Juan Villaescusak eman du saria, Caja Madrideko ordezkariak. Koroa ligako sari preziatuena da, eta Naturhouse Castro taldeak, jarduneko txapeldunak jaso du. Galiziak ere Euskotren Ligako garailearen saria eman du, eta haren ordezko erreplika jaso, Euskotren etxeko Iñaki Arriola presidentearen eskutik.
ACT Traineru Kluben Elkarteak zortzigarren denboraldia beteko du aurten. Zortzi urte Kantauri Itsasoan eta Ozeano Atlantikoan arraunean sendo. Cervezas San Miguel eta Caja Madrid babesle sendoei esker, udan ikusle eta zale gehien erakartzen dituen kirol diziplinak etorkizun oparoa dauka aurretik.
Uztailaren 3an hasiko da San Miguel Ligako zortzigarren denboraldia, SEAT - GP Bilbo Hiria Banderarekin. Bilboko itsas adarrean elkartuko dira Euskadi, Kantabria eta Galiziako 12 ontzi onenak, lehiaketako sari preziatuenaren bila: Caja Madril Koroa.
Aurtengo lehiaketak 18 estropada puntuagarri izango ditu, uztailaren 3an hasi eta irailaren 19an bukatu. Bilbon hasi, udaletxearen parean, eta Portugaleten bukatu, El Corte Ingles banderarekin. Hiru hilabete horietan, arraunlariek Pontevedrako Moaña eta Gipuzkoako Hondarribia artean dauden 1.000 kilometroak egingo dituzte.
Emakumezkoen lehiaketari dagokionez, aurten Euskotren Ligako bigarren ekitaldia jokatuko da. Galizia da jarduneko txapelduna, eta txapelari eusten saiatuko da Bizkaia, Gipuzkoa eta Kantabriaren aurka. Kantabriak hartuko du, hain zuzen ere, Kataluniaren lekua. Euskotren Ligak zortzi estropada izango ditu. Pedreñan jokatuko da lehena, eta Zarautzen azkena. Zarauzkoa bi estropadako ikurrina izango da.
Cervezas San Miguel etxeak kirolarien ahalegina eta kemena eskertu nahi ditu lehiaketaren bitartez. Garagardo enpresaren bilakaeran beti presente egon diren ezaugarri bi dira ahalegina eta kemena. San Miguelek arraunaren moduko kirol diziplina tradizionalarekin duen konpromisoa erakusten du, eta bere babesaren bitartez, Kantauri Itsasoko jarduera errotuenetakoa bultzatu. Arrauna eta arraunak sortzen duen giro bikainarekin gozatzen duten milaka zaleak, babes horren adibide.
Caja Madrid banketxeak ere lekua egin nahi du Kantauri Itsasoko herri eta hirietatik gertu. Zer hobe, hori lortzeko, sentimendu gehien sortarazten dituen kirol ikusgarria, arrauna babestea baino.
Euskotrenek helburu garbi batekin babestu du Emakumezkoen Liga: gizarte justuago eta modernoago bat eraiki, arrauna emakumeen artean sustatuz. Emakumeen parte hartzea sustatu nahi dugu gizarteko hainbat alorretan, parte hartze horri esker aberastuko baita jendartea. Euskotrenek, arraunak bezala, modernitatea lortzeko bide horrekin bat egiten du.
San Miguel, Caja Madrid eta Euskotrenekin batera, distira ematen diote arraun lehiaketari Euskolabel, Reta, Seat, Movistar, Getxo, Zarautz eta El Corte Ingles babesleek. Denboraldi honetan babesle berezi bat ere izango du San Miguel ligak, ongintzazko babeslea: Afamo elkartea, Morrazoko Alzheimer gaixotasuna dutenen sendiek osatutako elkartea (Pontevedra). Ligako seigarren estropadan izango da hitzordua, Euskotren ligako laugarrena.
Ez da lehiaketak aurten izango duen berrikuntza bakarra. Elkarteak ereserki bat sortu du arraunlari guztiak proba guztietan omentzeko. Arraunlarien ahalegina eskertzeko helburua du ereserkiak. Imanol Kamiok osatu du musika, eta Iñaki Mikeorena da hitza. Ereserkia Umore Ona, Kantuz eta Ozenki abesbatzek abestuko dute.
Bukatu aurretik, arrauna mundu zabalera hedatuko duten telebista katearen berri eman nahi dugu, ACT eta ETB etxeek hurrengo hiru urteetarako akordioa sinatu baitute. Estropada guztiak zuzenean eskainiko ditu ETBk, bai San Miguel ligakoak, baita Euskotren ligakoak ere. Galiziako TVG telebistak ere Galizian jokatzen diren estropadak ekoitziko ditu, eta bere kirol katean estropaden emanaldiak aireratu.

