Albisteak 2016
BEREZIAK
11 Api 2016
Ikerrek ezarri dio erritmoa #AprilakoPlaylistari
San Juan Iberdrolako arraunlariak, Iker Murgiondok, rock eta protesta generoa gainentzen den playlist mugitua aurkezten digu
Hilabete berri bat energia betearekin eta San Miguel Ligako arraunlarien musika onenarekin hasten dugu. Oraingoan, #ApirilakoPlaylista San Juan Iberdrolako arraunlariak, Iker Murgiondok, aurkezten digu. Pasaiakoak, rock generoaz disfrutatzera eramaten gaitu, izan ere, zerrendan Metallicaren "Enter sandaman" edo Queenen "Bohemian Rhapsody" bezalako ereserkiak sartzen ditu. Foo Fightersen eta Osasisen "The Pretender" eta "Wonderwall" kantek ere bere lekua dute erreserbatuta arraunlari pasaitarraren zerrendan.
Rockaz gain, talde arrosaren arraunlariak, tarte handi bat uzten du protesta kantentzat, hala nola, los Chikos del Maizen "Los invisibles"entzat, Barricadaren "Animal Caliente"rentzat eta Soziedad Alkoholikaren "Cuando nada vale nada"rentzat.
Iker Murgiondok, playlistari amaiera emateko, Kortaturen "Mierda de ciudad" eta La Polla Recordsen "Ellos dicen mierda" playlistan sartzen ditu. Zalantzarik ez izan eta arraunlari pasaitarrak estropadak lehiatzeko entzuten duen musikari playari eman.