Albisteak 2020
BEREZIAK
10 Eka 2020
Negua ACTra iritsi da
Kirol-marka Elkartearen material teknikoaren hornitzaile bihurtzen da
Denboraldia gero eta gertuago dagoela, ACTk arrauna alde batera utzi eta arropa teknikoaren munduan murgildu da. Negua izango da Elkartearen hornitzaile tekniko berria eta Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako liderrak jantziko ditu. Era berean, Caixabank patroi onenarentzako emakumezkoen lehiaketako patroi onenarentzako maillotak eta platanitoak eta diseinatuko ditu Gipuzkoako enpresak.
Negua Usurbilgo kirol arropa enpresa bat da eta arraunaren aldeko apustua egin du. Bere bezeroen artean, Bera Bera eskubaloia eta Euskal Talde Olinpikoa, BAT Basque Team, daude. Kirol-arropa egiteko, inprimatzeko eta pertsonalizatzeko zerbitzu integrala eskaintzen du Neguak, gizonentzat eta emakumeentzat, gertuko tratuan eta, aldi berean, profesionalean.
Ander Zuaznabar Neguko gerenteak eta Igon Lertxundi ACTko Zuzendaritza Batzordeko kideak sinatu dute akordio berria.