Albisteak 2020

ELKARRIZKETAK

17 Ots 2020

Aurredenboraldiko egunerokoa (II): Arraun Lagunak

Aurredenboraldiko egunerokoa (II): Arraun Lagunak Aurredenboraldiko egunerokoa (II): Arraun Lagunak

Aida Carro Galiziako arraunlariak bere neguko entrenduen berri eman digu

"Aurredenboraldiko Eguneroko"-en lehen atalaren ostean, Euskotren Ligako arraunlari baten istorio berri batekin gatoz gaur. Oraingoan, Aida Carrok, Arraun Lagunakeko arraunlari galiziarrak, aurredenboraldi guztiz ezberdina hurbiltzen digu, berak bere kasa entrenatzen baitu, lehiaketa hasi aurretik taldekideekin elkartu arte.

Nola daramazu aurredenboraldia?
Oraingoz ondo, badirudi iaz baino hobeto nagoela. Gainera, itsasoan gehiago entrenatzen hasi gara, estropadak hasi direlako, beraz, hemendik aurrera atseginagoa izango da.

Zein da astean dituzun entrenduen plana? Norekin entrenatzen zara?
Aurten lurreko entrendu guztiak bakarrik egiten ditut. Oso denbora justua daukat lanean nagoelako (Naron Arraun Klubeko entrenatzaile gisa eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako Oposizioak prestatzen) eta Ferrolera entrenatzera joatea ia ezinezkoa da. Malabarak egin behar ditut orduak sartu ahal izateko. Larunbat eta igandeetan A Cabanako neskekin entrenatzen naiz.

Arraroa egiten al zaizu talde batekin entrenatzea, udan beste batekin lehian egongo zarela jakinda?
Egia esan, ez zait burutik pasatu ere egin. Errutina erabat aldatzen zait etxetik kanpo egotean, eta, beraz, ez dut urteko zati bat beste batekin parekatzen. Niretzat bi denboraldi desberdin bezalakoak dira, bata ontzi txikietan Galizian eta bestea traineruarena Euskadin. Bestalde, nire taldekideek eta a Cabanako klubeko gainerakoek taldeko beste bat bezala tratatzen naute, eta horrek ere errazago izaten laguntzen du.

Nola koordinatzen duzu zure prestaketa taldearenarekin?
Batelen eta trainerillen denboraldiak irauten digun bitartean entrendu guztiak A Cabanako entrenatzaileen aginduetara egiten ditut. Bai, etengabeko harremana dut Arraun Lagunak-eko entrenatzaileekin, baina negu osoan arraunean aritu naizenez udarara ondo iritsiko naizela fidatzen dira. Trainerillak amaitzen direnean, eta Donostiara joaten ez naizen bitartean, Arraun Lagunaketik ergometroan bidaltzen dizkidaten entrenduak egiten ditut. Baita inguruko traineruren batean entrenatzeko zorte txikia badut ere, Aresen beteranoenean kasu.

Noiz hasiko zara taldearekin entrenatzen?
Aurreko bi urteetan ekainaren hasieran joan naiz hara bizitzera, eta une horretan bertan elkartu naiz taldera. Aurten, ordea, ziurgabetasuna da nagusi. Ekainean ditut oposizio azterketak, eta horren arabera joango da gainontzekoa, baina ahal dudan bezain laster ihes egingo dut Euskadira.

Zerk bereizten du aurtengo aurredenboraldi aurrekoetatik?
Batik bat, astero sartu naiteke traineruan. A Cabanak berriro atera nahi du emakumezkoen trainerua uda honetan eta haiekin entrenatzen naiz. Gainera, beste negu batzuetan gehienez sei neska ginen elkarrekin entrenatzen eta aurten 15-16 gara eta giroa asko nabaritzen da. Hori alde positiboa litzakete. Balantzaren beste aldean edukiko genuke bakarrik entrenatzearena, hainbeste ordutegi-arazo edukitzea... azkenean motibazioa gal dezakezu.

Itzuli