Albisteak 2018

BEREZIAK

23 Abu 2018

Boirok hartuko du igandean Eusko Label Liga

Boirok hartuko du igandean Eusko Label Liga

Caboko urek amaiera emango diote denboraldiko fase erregularrari

Eusko Label Liga Caboko uretara iritsiko da igandean XVIII. Bandeira Concello de Boiro jokoan jartzeko, non, azkeneko aldiz aurtengo denboraldian, arraunaren gorengo maila osatzen duten 12 ontziek parte hartuko duten.

12:00etatik abiatuko dira ontziak, 3 txandatan zatituta, Eusko Label Ligako sailkapen orokorraren arabera, Lehiaketa Araudiaren 11. artikuluak dioen bezala. Caboko urek erabakiko dute zein ontzik utziko duen gorengo maila datorren urtean eta zeinek parte hartuko duen iraileko Play Offean lekua mantentzeko. Era berean, bederatzigarren eta hamargarren lekuan amaitzen duten klubek amaitutzat emango dute denboraldi honetako parte hartzea Ligan. 

Iazko bandera Urdaibai Aviak irabazi zuen estropada eremuko errekorra eginez gainera: 19'03"96. Bermeoko ontziak 3 aldiz irabazi du Boiron, GO fit Hondarribiak bezain beste. Biak dira gorengo mailan gehinetan irabazi dutenak Caboko uretan. 

Goizean Boiroko Udaletxean egindako aurkezpenean Juan Jose Diesta Boiroko Alkatea, Daniel Vazquez Caboko Arraun Elkarteko presidentea eta bere presidenteordea Mario Vidal eta Boiroko Kirol Zinegotzia Manuel Romero izan dira. 

 

Kontsultatu estropadako dossiera

Itzuli