Albisteak 2017

BEREZIAK

17 Mai 2017

"Oharkabetzen dena azkena geratuko da

"Oharkabetzen dena azkena geratuko da

Mikel Arostegi, San Pedroko entrenatzaileak bere taldearen aurredenboraldia aztertu du ACT TVrentzat

Aste honetan Mikel Arostegi, San Pedroko entrenatzailearekin hitz egin dugu talde pasaitarraren nondik norakoak ezagutzeko Eusko Label Ligaren denboraldi baten ateetan. Oriotarrak 2017 honetan bere bigarren denboraldiari hasiera ematen dio talde morearen buru bezala helburu zehatz bakar batekin, denboraldi bukaeran larrialdirik ez igarotzeko lehiatzea.

Arostegik txapelketa honen gogortasunaz eta jardunaldi bakoitzean kontzentraturik egon beharraz ohartarazi ditu bere mutilak eta “oharkabetzen dena azkena geratuko” dela adierazi du. ‘Libia’ko entrenatzaileak argi dauka aurtengo denboraldirako helburuak “jaitsiera sahiestea eta atzetik bi talde uztea” dela, azken jardunaldietako playoff-ak ekar ditzazkeen ustekabeak alde batera uzteko. CaixaBank Koroa eskuratzeko hautagaien inguruan entrenatzaile gipuzkoarrak uste du “Hondarribia, Urdaibai Avia eta Orio Babyauto besteak baina maila handiago batean” daudela.
 

Itzuli