Albisteak 2017

BEREZIAK

30 Mar 2017

Eusko Label liga jaio da

Eusko Label liga jaio da

ACT eta marka euskaldunak datorren lau denboraldirako akordio bat izenpetu dute

Gaur arratsaldean Kursaal Jauregiko 1 Aretoan ospatu den aurkezpenak ACTrentzat aro berri bati hasiera ematen dio. San Miguel Ligarekin 11 urte igaro ondoren, gaur Eusko Label liga aurkeztu da, gaurtik aurrera momentuko gizonezkoen traineru txapelketa gorenari izena emango diona. Naming aldaketa honek lau urteko iraupena izango du eta azken 15 denboraldieta sortutakoari jarraipena emango dio, era honetan San Miguel eta CaixaBankek ematen jarraituko duten laguntzari batuz.

Kursaaleko Zurriola Terrazan eginiko argazki saio batekin hasi da hitzordua. Honen bitartez produktugile eta arraunlarien arteko batura irudikatu da , batak eta besteak euren arloetako bikaintasuna sinbolizatzen dutelarik. Horretarako, klub bazkide bakoitzeko arraunlari bat bere arraunarekin eta produktugileak Eusko Labelen mantal batekin argazkirako paratu dira. Hauekin batera argazkian Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua; Asier Arrese, HAZI Fundazioko zuzendaria; Leandro Azcue, Eusko Jaurlaritzako arrantza zuzendaria eta Borja Rodrigo, ACTko presidentea ere agertu dira.

Behin argazkia atera ondoren, aurkezpen saioari hasiera eman zaio, non bai Tapia eta Rodrigok akortdioaren zehaztapenak argitu dituzte. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak akordio honen helburua Eusko Label markaren nabarmentasuna, Eusko Label produktuen salmenta eta egunero lan gogorrarekin batera euren produktuak ekoizten dituzten produktugileen lanaren duintasuna handitzea dela adierazi du. Bere aldetik, Rodrigok dio akordio honen bitartez kirol honen proiekzioa handitzen jarraitzeko aukera ematen duela, 2003an sortu zen proiektu honi bideragarritasuna emanez. Presidenteak, kontuan eduki nahi izan ditu arraunlariak eta Eusko Labelen ekoizleak, eurak baitira esfortzu eta konstantziaren bitartez produktu bikan bat lan lortzen dutenak. Arraunlariek, euren sakrifizio eta eguneroko esfortzuarekin udara bakoitzean kalitate goreneko labeldun produktu bat eskaintzen digute.

Irudi berria ere aurkeztu da

Akordioaren aurkezpenaz gain, txapelketaren irudi berria aurkezteko baliatu da saioa. Aro berri honetan zehar lagunduko dituen logo berriak, nabarmendu nahi diren hiru kontzeptua bikainki batzen ditu. Liga hitza, traineru bat arraunekin eta Eusko Labelen K. Kalitatearen K daukan traineru txapelketa baten aurrean gara.

Udara honetan zirraraz beteko gaituen txapelketaren izena eta logoarekin batera, Magia Sport, Elkarteko partnerrak diseinaturioko jardunaldi bakoitzean Eusko Label Ligako liderrak jantziko duen mailotak ere argia ikusi du. Urdaibai Aviako Eneko Van Horenbeke izan da, lehengo urteko CaixaBank Koroaren garailea izanik, kamaren aurrean mailot gorri-beltza jarri duen lehenengoa.

Saioaren ondoren, hara gerturatu diren guztiak, euren artean arraunlari, entrenatzaile eta taldeetako zuzendariek, Eusko Label produktuez osaturiko mokadu batez gozatzeko aukera izan dute. Eusko Label Euskadiko kontsumitzaileen artean oso ezaguna den marka bat da; markaren parte diren Euskadiko 16 produktuen bereizgarri publikoa da eta bere helburua Euskadin landu edota eraldaturiko eta batasbestekoaren gainetik dauden naturako produktuak identifikatzea eta desberdintzea da. Eusko Labelarekin batera, Euskadin badira euren produktuak desberdintzen dituzten beste hainbat kalitatezko bereizketak, hala nola, Idiazabal Gazten Jatorri-Deiturak, Araba, Bizkaia edota Gipuzkoako Txakolina, Arabar Errioxako Jatorri-Deiturak, Eusko Baserri produktuak edo Nekazaritza Ekologikoko produktuak.

Itzuli