Albisteak 2020

LEHIAKETA

16 Abu 2020

Eskerrik asko Euskotren Liga!

Eskerrik asko Euskotren Liga!

Borja Rodrigo ACTko presidenteak eskerrak eman dizkie Euskotren Liga 2020 posible egin duten guztiei.

"Gaur amaituko da 2020ko Euskotren Liga. Zorionak Orio Arraun Elkarteko txapeldunei, baina zorionak gure arraunlari guzti-guztiei, gure emakumezkoen txapelketa normaltasunez jokatzeko aukera eman baitigute.
Haien ahaleginari eta sakrifizioari esker, eta, batez ere, ACTk eta Euskadiko eta Galiziako osasun-agintariek definitutako COVID19 protokoloaren eurem betzetze zorrotzari esker, honaino iritsi ahal izan gara.

Eskerrik asko, halaber, Euskotren, CaixaBank eta gure klubetako babesle guztiei, haien babesik gabe hori guztia ezinezkoa izango litzatekeelako.

Eskerrik asko kirol honetaz, gure lehiaketaz eta gure grinaz gozatzeko aukera emateagatik.

Borja Rodrigo. "

Itzuli