Albisteak 2026
ELKARTEA
16 Ira 2026
ACTko Disziplina Epaile Bakarraren ebazpena
Traineru Kluben Elkarteak (ACT) jakinarazten du Disziplinako Epaile Bakarrak gaur bertan eman duela jakitera 2026ko uztailaren 25ean jokatzekoa zen X. Fabrika Banderari dagokion ezohiko espedientearen (1/2026 Esp.) ebazpena.
Instrukzioa amaituta, Epaile Bakarrak 2.000 euroko zigor ekonomikoa ezarri die S.D. Remo Astillero, Donostia Arraun Lagunak, Hibaika, CRO Orio, Tolosaldea Arraun Kluba eta Zumaia klubei.
Ebazpen honen arrazoia arau-hauste larria egitea da, ACTren Diziplina Arautegiko 14. f) artikuluan jasotzen denez. Artikulu horrek berariaz zigortzen ditu Elkartearen eta haren zuzendaritza-organoen irudiari edo interesei kalte egiten dieten ekintzak zein adierazpen publikoak egitea.
Azkenik, igorritako ebazpenak amaiera ematen dio diziplina-bideari; beraz, klubek hiru laneguneko epea dute, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, ACTko Arbitroaren aurrean errekurtsoa jarri ahal izateko.


