Albisteak 2026

ELKARTEA

19 Mai 2026

ACTk, Buitrago del Lozoyako Udalak eta Madrilgo Erkidegoak 2026 denboraldiari hasiera emateko akordioa sinatu dute

ACTk, Buitrago del Lozoyako Udalak eta Madrilgo Erkidegoak 2026 denboraldiari hasiera emateko akordioa sinatu dute ACTk, Buitrago del Lozoyako Udalak eta Madrilgo Erkidegoak 2026 denboraldiari hasiera emateko akordioa sinatu dute

Canal de Isabel II eta Pueblos con Vida izango dira ekainaren 28an Buitrago del Lozoyan jokoan egongo diren banderak.

ACTk, Buitrago del Lozoyako Udalak eta Madrilgo Erkidegoak Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren 2026ko denboraldiari hasiera emateko hitzarmena sinatu dute astearte honetan.

Akordioa Real Casa de Postasen sinatu da, Isabel Díaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea, Javier del Valle Buitrago del Lozoyako alkatea eta Borja Rodrigo ACTko presidentea buru izan dituen ekitaldian.
Akordio horren ondorioz, Madrilgo Erkidegoak izena emango dio 2026ko denboraldian ofizialki traineru-lehiaketa nagusiei hasiera emango dien banderari. Bandera hori gizonezkoen estropadarena izango da, eta "Bandera Pueblos con Vida Comunidad de Madrid" izena izango du. Bestalde, emakumezkoen proba "Bandera Canal de Isabel II 175. aniversario" izenpean jokatuko da.

Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren lehen jardunaldiek Buitrago del Lozoya estatu mailako arraunaren epizentroa bihurtuko dute ekaineko azken asteburuan, eta Riosequillo urtegia izango da horrelako proba bat jasotzen lehena. Kirol lehiaketaz gain, ekitaldiak, Fan Zonea eta bertaratzen direnei zuzendutako hainbat ekintza izango dira.

Estropada hori egiteak, gainera, ACTren itzulera ekarriko du, bere inguru naturaletik kanpo dagoen eszenatoki batera, ezaugarri horiek dituen azken esperientzia izan eta hamar urtera. Historian zehar, ACTek Zaragoza, Bordele, Bartzelona, Malaga edo Sevilla bezalako hirietara eraman ditu bere lehiaketak, bere muga naturaletatik haratago traineruen arraunaren ikusgarritasuna lortzera bideratutako estrategian.

Horrela, elkarteak traineruen kirola publiko eta lurralde berrietara hurbiltzeko apustuari heldu dio, Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren proiekzio estatala indartuz.

Itzuli