Albisteak 2013
LEHIAKETA
04 Ira 2013
LA CAIXA KOROA BERMEON IKUSGAI
"la Caixa" Koroa" Bermeon egongo da ikusgai irailaren 13 egunera arte, "la Caixa" aurrezki kutxak herri horretan duen bulegoan, Lamera plaza, 1.
Arrauneko zale guztiek Miguel Angel Oribe eskultore lasartearraren lan bikaina ezagutzeko aukera izango dute. Oribek 2005ean egin zuen obra, Kantauri Itsasoko ontzi onenak jasotzen duen lana.
"la Caixa" Koroa San Miguel Liga hiru urtetan jarraian, edo bost urte tartekatuetan irabazten duen klubak eskuratzen du jabetza moduan. Denboraldi honetan Kaiku-Ambilamp eta Urdaibai Umpro Avia klubek lor dezakete Oriberen lana jabetzan. Sestaokoek San Miguel Liga hirugarrenez jarraian lor dezaketelako. Bermeokoek, hirugarrena bost urtean. Bietako batek lortuko balu, ACT elkarteko historian obra jabetzan ematen den lehen aldia izango litzateke.
Oriberen lana bere lan ereduaren adibide onena da. Zirkuluaren inguruan ikertzen du. Zirkuluaren hustuketaren eta hutsuneen sorkuntzaren inguruan, hain zuzen ere. Materia hautsi eta argia piezaren alde batetik bestera pasatzen uzten duten hutsuneak.
La Caixa Koroa eskulturaren helburua 14 silueta hutsek osatzen duten zirkulu formak modernitatea eta tradizioa uztartzea da. Artea eta kirola batzea, eta horregatik dago burniarekin eginda, udan itsasoan hara eta hona dabiltzan arraunlarien giharren indarra irudikatzeko.
“la Caixa” Koroako garaileak:
2003: Astillero
2004: Urdaibai
2005: Astillero
2006: Hondarribia
2007: Urdaibai
2008: Urdaibai
2009: Castro
2010: Urdaibai
2011: Kaiku
2012: Kaiku
Argazkia: Iñigo Axpe, Vanesa Echebarria, Iñaki Kanaletxebarria, Irantzu Ardanza eta Javier Uríbarri.