ACT TV 2015

BEREZIAK

22 Ira 2015

Zumaia eta Portugalete Eulen San Miguel Ligara

Zumaia eta Portugalete Eulen San Miguel Ligara

'Telmo Deun' eta 'Jarrillera' arraunaren goi-mailan egongo dira hurrengo denboraldian

San Miguel Ligako igoera playoff-eko bigarren jardunaldia bukatu bezain laster, Zumaia eta Portugalete Euleneko arraunlari eta zaletuak pozez zoratzen ziren 2016ko San Miguel Ligarako txarteletako bat lortu zutelarik.

Zumaiak, ARC-1eko denboraldia bigarren postuan amaitu ondoren, kolpea eman zuen playoff-eko lehenengo jardunaldiko denbora onena markatuz 4 puntu gehitu zituenean bere markagailura. Igandean, ezustekoari aukerarik eman gabe, berriz ere estropadaren garaileak izan ziren eta San Miguel Ligarako saltoa egiaztatuz.

Bere aldetik, Portugalete Eulen Bermeora, San Miguel Ligako talde bezala, bere hierarkia nagusitu nahirik iritsi zen baina lehenengo jardunaldi honetako sentsazioak ez ziren hoberenak izan eta hirugarren postuan sailkatu ziren Getaria Indaux-en atzetik, honela San Miguel ligan jarraitzeko aukerak arrisku bizian jarriz. Igandean, beren zaletuen animoez indarturik, 'Jarrillera'k hegan egin zuen Portugaleteko uren gainean eta 'Esperantzari' 17" aldea atera zion, 2016ko San Miguel Ligarako jokoan zegoen bigarren txartela bereganatuz.
 

Itzuli