Albisteak

LEHIAKETA

24 Uzt 2021

Zierbena Bahias de Bizkaiak ez du parte hartuko plantillan izandako COVID-19 kasuarengatik

Zierbena Bahias de Bizkaiak ez du parte hartuko plantillan izandako COVID-19 kasuarengatik

Talde bizkaitarrak ez du parte hartuko asteburuan, bere taldean kasu positibo bat ezagutu ostean

11 izango dira azkenean asteburu honetako Eusko Label Ligako bi estropadetan parte hartuko duten traineruak. Castro Urdialesen eta Lekeition jokatuko diren Eusko Label Ligako estropadetan ez dira izango Zierbena Bahias de Bizkaiako arraunlariak, COVID-19 kasu positibo baten berri izan ostean. Honenbestez, ez dute parte hartuko Bandera CaixaBank-en ezta El Correo Ikurriñan ere. 

Bizkaiko taldeak kirolari bati egindako proba baten emaitza ezagutarazi du. Beraz, ACTko jarduera-protokoloen eta Osasun-agintarien protokoloaren arabera, berrogeialdia egin beharko dute. Gainerako taldekideei dagozkion PCR testak egingo zaizkie, barruan positibo gehiago baztertzeko.

Horrela, eta orain arte Eusko Label Ligako sei jardunaldi hauetan lortutako batez bestekoa kontuan hartuta, Zierbena Bahias de Bizkaiak 9 puntu lortuko ditu parte hartzen ez duen jardunaldi bakoitzean.
 

Itzuli