ACT TV 2017

BEREZIAK

16 Uzt 2017

Zierbena Bahías de Bikaia, lehenengo aldiz, bandera baten garaile

Zierbena Bahías de Bikaia, lehenengo aldiz, bandera baten garaile

‘Galipo’ek, lehenengo txandan jokatuz, Eusko Label Ligako lehenengo garaipena lortu dute Areseko uretan
 

Zierbena Bahías de Bizkaiak, X Bandeira Concello de Ares eskuratu ondoren, gaurko eguna beraien lehenengo Eusko Label Ligako garaipena eskuratu zuten eguna bezala gogoratuko dute. Bestalde, Eusko Label Ligako sailkapenean, Urdaibai Aviak Hondarribiari beste puntu bateko abantaila atera dio. Horri esker, ‘Ama Guadalupekoak’ 4 puntuko kontxoia du haiekiko, eta 8 puntukoa Orio Babyautorekiko. Jardunaldi bat gehiagoz, Ioseba Amunarrizek, Hondarribiako patroiak, Patroi Hoberenaren CaixaBank sailkapenean, buru jarraitzen du.

‘Galipoek’ ez diete inongo aukerarik utzi, gaur goizean, lehenengo txandan, beraiekin lehiatu diren adiskideei, eta hasieratik bukaerararte menpean izan ditu guztiak. 19’44”32 denbora lortu du, eta ondorengoko taldeek ezin izan dute hori hobetu. Cabok, Zierbena Bahías de Bizkaiarekiko 19” desabantailarekin eta laugarren postua eskuratuz, atzoko emaitza txarrari buelta ematea lortu du. Astillerok, 20’07”64 denborarekin, seigarren egin du eta Aresek, denbora 20’14”78 geldituz, zazpigarren postua lortu du.

Ohorezko txandak, berriz ere, ‘Bou Bizkaia’ sendo bat erakutsi digu. Estropada osoan zehar, aurkariak ezin izan zaizkie gerturatu. Azkenean, Urdaibai Avia bigarren gelditu da, Juan Zunzunegik entrenatzen dituen mutiletatik 3”88ra. Hondarribia, 20’02”56 denborarekin, hirugarrena izan da, eta Orio Babyautok bostgarren postuan amaitu du, gaurko garaileengandik 23”etara. Tirán Pereira, denbora 20’30”38 geldituz, izan da gaurko ohorezko txanda itxi eta hamaikagarren postua eskuratu duena.

Gaurko bigarren txandako garaipena Kaiku Producha eta Ondarroa Cikautxoren artean egon da. Azkenean, 20’23”70rekin, bai lehia eta baita zortzigarren lekua ere, ‘Bizkaitarra’k lortu ditu. Bestalde, ‘Antiguako Ama’, 20’23”70 denborarekin, bederatzigarren kokatu da. San Pedrok eta San Juanek 20’28”24 eta 20’32”46 denborak lortu dituzte, eta hamargarren eta hamaikagarren postuan geratu dira, hurrenez hurren.

Santander eta Pasaia zerumugan


Galiziako uretan izandako lehenengo astebukaera honi amaiera eman ondoren, Eusko Label Liga, datorren hastean, Santanderren eta Pasaian izango da. Larunbatean, Santanderren, V Bandera CaixaBank izango da jokoan, igandean, aldiz, Pasaian, Bandera Adegi.

Itzuli