Albisteak 2016

LEHIAKETA

29 Uzt 2016

Ziabogak eta hegaleko olatua

Ziabogak eta hegaleko olatua

Bandera Diputacion Foral de Gipuzkoa eta XXVI. Zumaiako Ikurriña bi elementu hauen bitartez markatuta datozte

Espainiako Txapelketaren geldialdiaren aurretik, San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako azken asteburua iritsi da. Baina geldialdia baino lehenago, momentuko 12 ontzi onenak San Miguel Ligako hamargarren jaurdunaldiari dagokion Bandera Diputacion Foral de Gipuzkoa bihar 18.00etatik aurrera Pasaiako uretan jokatuko da. Egun berdinean, Euskotren Ligako bostgarren jaurdunaldiari dagokion 'Batelerak, Berdintasunean Aintzindari' ere jokatuko da. Igandean 12.00etatik aurrera ordea, txapelketa Zumaiara doa eta bertan XXVI. Zumaiako Ikurriña ospatuko da, CaixaBank Koroaren hamaikagarren lehia. Euskotren Ligari dagokionez, Euskotren V. Bandera ospatuko da, txapelketako seigarren estropada hain zuzen.

Pasaiko zita oso berezia izango da. Izan ere, hiru mila nautikoak sei luzetan eta bost ziabogatan banatzen diren estropada bakarra da. 2011ean estreinatu zen zita hau eta Kaiku Produchak lortu zuen garaipena 19'36''34ko denborarekin eta 10 segundutan Astillerori gailendu zen. 2012an ordea, Bandera NT2 Hondarribiarentzat izan zen Kaiku Producharen (+9'') eta San Juan Iberdrolaren (+11'') aurretik. 2013an, Orio Babyautorentzat izan zen garaipena 19'54''16 denborarekin, Urdaibai Avia 2''66ra eta NT2 Hondarribia 5''08ra utzi zituen. Azkenik, 2014ean eta 2015ean, berdeentzat izan zen garaipena. Emakumezkoetan, azken hiru urteetan garaipena talde desberdinetara joan da: 2013an Zumiara joan zen, hurrengo urtean Hibaika Jamones Ancinek lortu zuen garaipena, eta aurreko urtean, San Juan Iberdrolak bandera irabazi zuen.

San Miguel Ligako estropadaren irteerako ordenari dagokionez, lehen txandan Zumaia, Portugalete Eulen, San Pedro eta Zierbena Bahias de Bizkaia arituko dira. Bigarren txandan, Cabok, Astillerok, Tiran Pereirak eta San Juan Iberdrolak arraun egingo dute. Ohorezko txandan ordea, Orio Babyauto, Kaiku Producha, Urdaibia Avia eta NT2 Hondarribia arituko dira.

Igandeko jaurdunaldia Zumaian izango da. 2013. urtetik bertan San Miguel Ligako jaurdunaldirik jokatzen ez zela. Urte hartan, Kaiku Producha izan zen garailea Portugalete Eulenen aurretik (+7"). 2012an ere 'Bizkaitarrak' hegaleko olatu famatua baliatuz NT2 Hondarribiari gailendu zen 19'50''40ko denborarekin. Urdaibai Aviaren 'Bou Bizkaiak' 2011ean 19'49''92ko denborarekin lau hamarrenen diferentziarekin Pedreña gainditzea lortu zuen. Euskotren Ligari dagokionez, Zumaian ospatutako azkeneko garailea Zumaia bera izan zen 10'51''04ko denborarekin.

Berdintasuna nagusi

San Miguel Liga edizio honetan berdintasuna da nagusi. Izan ere, galizian jokatutako estropaden ondoren, CaixaBank Koroaren lehia oso estu jarri da. Urdaibai  Aviak sei puntu jan zizkion NT2 Hondarribiari eta bi puntuko distantzia dago soilik. Baina borroka haratago doa, laugarren sailkatutik, Orio Babyautotik, zortzigarren sailkatura, Cabora, bederantzi puntuko distantzia txikia dago. Patroi Onenaren CaixaBank sariari dagokionez, Gorka Aranberri, Urdaibai Aviako patroia, lider berria da, hala ere,  Endika Perez (San Juan Iberdrola), Alfonso Diaz (Cabo) eta Unai Osa (Zumaia) oso hurbil dituzte.

Itzuli