Albisteak 2016

BEREZIAK

15 Abe 2016

Zeinek apurtuko du berdinketa?

Zeinek apurtuko du berdinketa?

Prentsa eta ACT, hirugarren urtez, lehiatuko dira Pasaiako Portuan

Igandean, 11.00tatik aurrera, Pasaiko Portuak estropada berezi bat izango du. Prentsak eta ACTren arteko arraun lehia berriz antolatuko da eta bi traineru hauek garaipena eskuratzea ahaleginduko dira. Iaz, Prentsarentzat izan zen garaipena, bost segundutako abantaia lortu eta gero.

Estropada eremua Pasaiako Portuan kokatuta egongo da eta irteera eta helmuga San Juan klub berriaren parean ipiniko da. Bi traineruek lau luzeetako lan bat bete beharko dute, hiru ziabogekin, eta guzti hau balioko die jakiteko, neurri txiki batean, zer bizitzen dute arraunlariek denboraldian zehar. 

Itzuli