Albisteak 2012

LEHIAKETA

13 Abu 2012

ZARAUTZ SAN MIGUEL ETA EUSKOTREN LIGETAKO EPAILEA IZANGO DA BERRIRO

ZARAUTZ SAN MIGUEL ETA EUSKOTREN LIGETAKO EPAILEA IZANGO DA BERRIRO

Igandeko estropadan Traineruen Elkarteak omenaldi bat eskainiko dio Londoneko olinpiadetan brontzezko domina irabazi duen Maialen Chourrauti.

Zarautz klasikoetan klasikoa da aspaldi, eta XXXV. estropada jokatuko da asteburuan. Talaiberri Txakolindegian aurkeztu da estropada, eta han izan dira Juan Luis Illarramendi Jauna, Zarauzko alkatea, Karmele Alberdi Anderea, Turismo Saileko zinegotzia, eta Pedro Andueza Jauna, ACT elkarteko presidentea. Bertan izan dira ere Eduardo Muguerza jauna, ZAEko presidentea eta Esteban Beitia Jauna, ARCko gerentea ARC Ligako estropada aurkezten. Ligako 13. eta 14. estropada puntuagarriak izango dira, eta tentsioa bazter guztietan sumatzen da. Distira egiten duenak, beste inon baino gehiago egingo du, baina egiten ez duenak beste inon baino min handiagoa hartuko du. Urte oso bateko lana dago jokoan hainbat trainerurentzat. Kaikuk Mapfre Koroa eskura zuela zirudien, baina Hondarribiak ez du berdin pentsatzen, eta Zarauzko puntuek urrearen balioa dute ia-ia.

 

Hitzordu garrantzitsua, era berean, 7. eta 11. postuen artean sailkatuta dauden ontzientzat. Hasi Castrorekin, bukatu Zumaia Altuna y Uriarekin. 13 puntu daude bost ontziren artean, eta denek nahi dute 11. postu gaizto hori kosta ahala kosta saihestu.

 

Jardunaldia bikoitza da, baina puntuaketa banaka izango da. 78 puntu banatuko dira larunbatean, eta beste hainbeste igandean. Banderaren garailea, ordea, bi egunetako denboren batuketaren ostean erabakiko da.

 

Ezin ahaztu Euskotren Liga, lehiaketako azken bi estropadak bertan jokatuko baitira. Hitzordu bikoitza, gizonezkoen lehiaketan bezala. Hitzorduak larunbateko 18:00an, eta igande eguerdian dira. San Miguel ligan parekotasun handia, Euskotren Ligan handiagoa, Zumaia-Salegia eta Rianxeira-Mecalia ontzien artean puntu bakarra.

 

Aurkezpenaren bukaeran, Kaiku Ambilampek orain arteko 2012ko ontzi onenaren saria jaso du. Urtero, une honetan ligako liderra den ontziak “arrantzalea” trofeoa jasotzen du. Rosario Florez eskultorearen lana da trofeo hori. José Manuel Monje Kaikuko ordezkariak jaso du saria, Zarauzko Juan Luis Illarramendi alkatearen eskutik.

 

Amaitzeko Mailaen Churrauteri ACTek igandeko estropadan egingo dion omenaldia aipagarri, Londoneko olinpiadetan piraguismoko emakumezkoen K1 modalitatean lortutako brontzezko zilarrarengatik.

Itzuli