Albisteak 2022

LEHIAKETA

14 Uzt 2022

XXXIX. Petronor Ikurriña eta II. Edinor Ikurriña jokatuko dira igandean Zierbenan

XXXIX. Petronor Ikurriña eta II. Edinor Ikurriña jokatuko dira igandean Zierbenan XXXIX. Petronor Ikurriña eta II. Edinor Ikurriña jokatuko dira igandean Zierbenan

Datorren igandean, uztailak 17, Zierbenako Portuko estropada eremuan Eusko Label Ligako XXXIX. Petronor Ikurriña eta Euskotren Ligako II. Edinor Ikurriña jokatuko dira, lehiaketa bakoitzeko denboraldiko 6. jardunaldi puntuagarrian.

Arraun jardunaldi hau emakumeen estropadarekin hasiko da, II. Edinor Ikurriña, 11:40etan, non Euskotren Ligako lau traineruek 1.5 itsas miliako (2.778 metro) ibilbidea egingo duten, bi luze eta ziaboga batekin.

Juan Diego Edinorreko kontseilari delegatuak gogorarazi duenez, lehenengo ikurriña Zierbenako tokiko energia komunitate baten abiatzearekin bat etorri zen, eta orain, estropadaren bezperan, proiektu hori errealitate bihurtu dela aipatu du, "datorren astelehenean hasiko dira arraun talde honen teilatuan 60 plaka fotovoltaiko jartzen".

Ondoren, 12:13ean, XXXIX. Petronor Ikurriña hasiko da, non Eusko Label Ligako 12 klubak hiru txandatan banatuta egongo diren, aurreko jardunaldiko estropadako sailkapenaren arabera. Gizonezkoen traineruek hiru itsas miliako ibilbidea egin beharko dute (5.556 metro), lau luze eta hiru ziabogarekin.

Bestalde, Jose Ignacio Zudaire Petronorreko Giza zein Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia zein Finantza Sailaren zuzendariak, hurrengoa adierazi du: "testuinguru honetan, nik uste dut arraunak ematen digula horrelako krisiei aurre egiten laguntzen digun errezeta, ahalegina eta denok batera arraun egitea besterik ez da, eta hori beste era bateko elementuetan egin behar dugunaren adibide ona da".

Aurkezpenean, Zierbenako alkatea den Iñigo de Loyola Ortuzarrek Petronorreko findegiaren babesa azpimarratu du bereziki, "bere ekarpenik gabe ikurriña hau ezin izango litzatekeelako ospatu", eta Zierbenako Arraun Klubaren lana ere nabarmendu du, "biak zaretelako igandeko estropadaren benetako egileak".

Era berean, Zierbenako Arraun Elkarteko presidente Jose Luis Herrerias "Txito"-eskerrak eman dizkie Petronorri, Edinorri, eta "trainerua uretan egotea eta maila handian lehiatu ahal izatea ahalbidetzen duten erakunde eta enpresa guztiei".

 
 📸 Petronor

Itzuli