ACT TV

BEREZIAK

13 Ira 2018

XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Inglesek itxiko du denboraldia

XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Inglesek itxiko du denboraldia

Igandean jakingo da CaixaBank Koroa zeinek irabaziko duen eta zeintzuk izango diren Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko sailkatuak

Beste urte batez, XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Inglesek emango dio amaiera Eusko Label Ligari. Beste urte batez, egutegiko bandera klasikoenetako bat izango da denboraldia ixteko ardura izango duena. 

Igandean 11:45ean Portugaleteko uretan, zaleek Eusko Label Ligako txapendlunari egingo zaion CaixaBank Koroaren emanaldia ikusi ahalko dute, eta era berean, Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko playoffetako garaileak ezagutzeko aukera izango dute. 

Emakumeen gorengo arraunean aritzea bilatzen duten ontziek irekiko dute jardunaldia. Hondarribia Bertako Igogailuak eta Donostiarra erlojupeko formatuan arituko dira, bi luze eta ziaboga bakarrarekin, aurreko egunean Bermeon izandako sailkapenaren alderantzizko ordenean. Estropada honen ondoren ezagutuko da playoffeko garailea, eta beraz, 2019ko Liga Euskotreneko laugarren partaidea. 

Jokatuko den bigarren estropada Eusko Label Ligako playoffa izango da. Erlojupeko formatuan arituko dira San Juan Sumelec, San José XV Astillero, Samertolameu Oversea, Lekittarra Elecnor eta Ares ere. Hauek 4 luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte hiru itsas millako distantzia osatzeko. Estropada honen ondoren ezagutuko da datorren urteko Eusko Label Ligan arituko diren bi ontziak. 

Bi playoffen ondoren, XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Inglen txanda izango da. Lerro formatuan jokatuko dute lehen txandan Ondarroa Cikautxok, Donostiarrak, Cabok eta Santurtzi Iberdrolak; eta bigarrenean Orio Babyautok, Zierbena Bahias de Bizkaiak, GO fit Hondarribiak eta Urdaibai Aviak egingo dute. Bi estropada hauen ondoren ospatuko da CaixaBank Koroaren emanaldia Eusko Label Ligako garaileari. 

Iazko banderan Urdaibai Aviak erdietsi zuen garaipena eta egindako denbora onena Castroren eskuetan dago, 2009an kronoa 18'58"70eko denbora gelditu zuenetik. 

Goizean egindako aurkezpenean Carmelo Lezama El Corte Ingles Euskadiko komuniakazio arduraduna, Mikel Torres Portugaleteko Alkatea,  Karlos Belasko Portugaleteko Arraun Elkarteako presidentea eta Xabi Zubiri ACTko marketing eta komunikazio arduraduna izan dira. 

Kontsultatu estropadako dossierra

Itzuli