Albisteak 2015

BEREZIAK

11 Ira 2015

Urko Redondok #IrailekoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Urko Redondok #IrailekoPlaylistaren erritmoa markatzen du

Orio Babyautoko arraunlariak orotariko kantuz beteriko zerrenda bat dakarkigu

Irailera iritsi gara, eta honekin batera bi jardunaldi bakarrik geratzen dira 2015eko San Miguel Ligari amaiera emateko eta "la Caixa" Koroa eramango duen taldearen izena jakiteko. Azken bi hitzordu hauetarako indarrak hartzeko Urko Redondo, Orio Babyautoko arraunlariak, Toño Martínezek #AbuztukoPlaylistarekin utzitako lekukoa hartu du eta #IrailekoPlaylista egitearen arduraduna da. Hilabete honetan, oso zerrenda orotariako daukagu gurean.

Alde batetik, euskarazko kanta ugari aurki ditzakegu, hala nola, Gozategiren Hiru Izar, Mikel Urdangarinen Begetarianoan, Kortaturen Zu Atrapatu Arte eta Hertzainaken Bi Minutuero. Oriotarra izanik, ezin zen falta Benito Lertxundi zerrenda honetan, eta Urkok oriotarraren Mundurat Eraman Ninduzun gehitu du kanta sorta honetan. Bestalde, eta aurreko kantetatik hurrunduz, mundu-mailan ezagunak diren DJen kantak ere badaude zerrendan, besteak beste, Martin Garrix-en Animals, Avicii-ren The Nights edota Skrillex, Diplo eta Justin Bieber-en elkarlanetik sorturiko Where Are Ü Now.

Gainera #IrailekoPlaylist honetan rockaren munduko kanta ugari bildu dira, esate baterako Coldplay-ren Fix You, The Rolling Stones-en Don´t Stop, Phil Collins-en You Can´t Hurry Love edo Elvis Presley Rockaren Erregearen Suspicious Minds. Amaitzeko, zerrenda honetan daude Jay-Z eta Kanye West-en Niggas in Paris, Justin Timberlake-ren Mirrors edota Queen-en A Kind of Magic

 

#IrailekoPlaylista - Urko Redondo

Where Are Ü Now - Skrillex, Diplo, Justin Bieber

The Nights - Avicii

Mirrors - Justin Timberlake

Animals - Martin Garrix

Fix You - Coldplay

Don´t Stop - The Rolling Stones

A Kind of Magic - Queen

Hiru Izar - Gozategi

Mundurat Eman Ninduzun - Benito Lertxundi

Begetarianoan - Mikel Urdangarin

Bi Minutuero - Hertzainak

Use Somebody - Kings of Leon

Zu Atrapatu Arte - Kortatu

Basamortuetako Zalduna - Su ta Gar

Crossfire - Brandon Flowers

Suspicious Minds - Elvis Presley

Niggas in Paris - Jay-z, Kanye West

I Will Wait - Mumford & Sons

You Can´t Hurry Love - Phil Collins

Back for Good - Take That

Itzuli