ACT TV 2018
BEREZIAK
08 Uzt 2018
Urdaibaik ez du aukerarik eman
Bou Bizkaia eta Batelerak garaile zan dira gaur ere eta Bandeira Cidade da Coruña irabazi dute
Haizea izan da gaur ere protagonista Bandeira Cidade da Coruñako bigarren jardunaldian, 16 ontziek onena eman behar izan dute baldintza gogorretan. Beste behin ere Urdiabai Avia eta San Juan Iberdrola izan dira emaitza onenak lortu dituztenak Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan. Bermeotarrak estropada buru izan dira hasieratik, gertu izan dute GO fit Hondarribia estropadako lehen zatian baina berdeek ezin izan dute erritmoari eutsi. Bou Bizkaiak beste martxa bat sartu du eta denboraldiko hirugarren banderaren bila joan da, azkenean popan Bandeira Cidade da Coruña zintzilikatuta. Bere aldetik, GO fit Hondarribia laugarren amaitu du 19 segundora. Zierbena Bahias de Bizkaiak minutu erditik gora galdu du seigarren bukatuta, eta txanda osatu duen Donostiarra, hamargarren izan da.
Lehia bizia bigarren txandakoa ere, estropada bikaina Orio Babyautok egin duena, ez bakarrik txandako hiru arerioen aurrean, baizik eta Ondarroa Cikautxok egindako denboraren aurrean ere. Azken luzera arte ezin izan dute horiek Antiguako Amaren denbora hobetu. Erlojua 21’39”02n gelditu du eta bigarren izan da jardunaldiko sailkapenean. Sotera bosgarren izan da garailetik 20 segundora eta Cabo, zortzigarren 45 segundora. Txanda Kaikuk osatu du azkenaurrekoa sailkatuta.
Lehen txandan Ondarroa Cikautxok borroka gogorra izan du San Pedrorekin, Antiguako Amak tartea handitzea lortu du bigarren luzetik aurrera eta txanda irabaztea lortu du erlojua 21’47”51n geldituta. Bestetik, San Pedro zazpigarren sailkatu da, lehenengotik 35 segundora. San Juan Sumelec txandako hirugarren izan da Ondarroa Cikautxotik 30 segundora, eta sailkapena Tiran Pereirak itxi du 50 segundora iritsita.
San Juan Iberdrola, geldiezin
Emakumeetan San Juan Iberdrolak erritmo bizian jarraitzen du. Betelerek ez dute aukerarik eman haien arerioei, hasiera-hasieratik proa erakutsi dute eta Itsaso zakarrean garaile izan dira gaurkoan ere 12’01”48ko denbora eginda. Atzetik, oriotarrek 28”ra bukatu dute saikapeneko bigarren lekua eskuratuta. Hirugarren posturako borroka estua izn da Hondarribia Bertako Igogailuak eta GU-Aurraunen artean. Berdeei azken metroetan hartutako olatu batek batek balio izan die hirugarren amaitzeko, donostiarrek baino 2” azkarrago. Emaitza honen ostean, sanjuandarrak garaiezin jarraitzen dute eta 16 puntu dituzte jada poltsikoan, Orio Babyautok baino 4 gehiago.
Gauzak horrela, EuskoLabel Liga eta Euskotren liga datorren astean itzuliko dira bi eszenatoki klasikotan: Donostia eta Castro Urdiales. Gipuzkoako hiriburuan XI Donostiarra Kaiarriba– Amenabar bandera jokatuko da eta igandean Kantabrian, VI Caixabank Bandera.