ACT TV 2023

BEREZIAK

23 Uzt 2023

Urdaibaik erakustaldia eman du CaixaBank Banderan

Urdaibaik erakustaldia eman du CaixaBank Banderan Urdaibaik erakustaldia eman du CaixaBank Banderan

CaixaBank Bandera irabazita, denboraldiko lehen garaipen bikoitza lortu dute bizkaitarrek.

Bermeo Urdaibaik asteburua biribildu du Castron lortutako garaipenarekin. Hirugarren txandaren hasiera berdindua izan bada ere, gutxinaka tartea handitzen joan dira bizkaitarrak hirugarren luzean estropada apurtu duten arte.

Bou Bizkaiako eskifaiak 19:46eko denbora egin du, Hondarribia izan da bigarren helmuga 8 segundo beranduago igarota eta Zierbena izan da hirugarren lana amaitzeko 14 segundo gehiago erabilita. Laugarren postua, berriz, bigarren txandako onena izan den Oriok eskuratu du, irabazleengandik 17 segundora iritxita.

Ondorioz, sailkapenaren buruan zegoen puntuen berdinketa apurtu du Bermeok eta orain 76 puntu ditu Bizkaiako traineruak. Hondarribiak, bestalde 75 ale ditu. Zierbenak hirugarren jarraitzen du 72 punturekin eta Donostiarra da laugarren 56 puntu bilduta. Sailkapen Samertolameuk ixten du 13 punturekin.

Itzuli