Albisteak 2023

LEHIAKETA

16 Uzt 2023

Urdaibai nagusitu da Orioko uretan

Urdaibai nagusitu da Orioko uretan Urdaibai nagusitu da Orioko uretan

Orioko XXXIII. Estropada - Orio Kanpina XI. Banderan garaipena eskuratuta, Zierbena aurreratu dute sailkapen nagusian.

Bermeo Urdaibaik denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du Orioko XXXIII. Estropada - Orio Kanpina XI. Banderan 20:34:60ko denbora lortuaz. Bigarren postua eskuratzeko lehia estua izan da, eta azkenean Hondarribia (20:46:70) sailkatu da Donostiarra  Amenabarren aurretik (20:47:70).

Bi traineru gipuzkoarrek lehia bizia izan dute bigarren postua eskuratzeko. Urdaibaik garaipena eskuetan zuela ikusirik segundo berean aritu dira arraunean ia azken luze osoan zehar. Azkenean, ordea, Eusko Label Ligako liderrak segundo bat aurreratzea lortu dute, irabazleak baino 12 segundo beranduago. Laugarren postua Zierbenak eskuratu du liderrarengatik 23 segundotara. Jardunaldiko bosgarren postuan sailkatu da lehen txandan aritu den Getaria.

Estropadako bigarren postua ziurtatuta, Hondarribiak lidergoari eusten dio 54 punturekin, Bermeok, bigarren postura igo da 52 punturekin. Zierbena hirugarren postuan da 51 punturekin, eta laugarren postuan da Donostiarra 39 punturekin.

Orio nagusi etxeko estropadan
San Nikolaseko traineruak denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du Orioko XXIII. Emakumezkoen Estropada - XI. Orio Kanpina Banderan, 11:16:60ko denborarekin azkarrenak izan direlako. Egun Euskotren Ligako liderra den Donostia Arraun Lagunak izan da bigarren, etxekoen trainerutik 8 segundora helmugaratuta. 

Hirugarren postua, berriz, lehen txandan aritu den Tolosaldeak eskuratu du, Orio baino 10 segundo gehiago behar izan ditu estropada eremua zeharkatzeko. Hondarribia izan da laugarren, 25 segundoko galerarekin. Donostiarra kaleratua izan da, eta ez da irteeran izan, patroiarengatik eraman beharreko pisu gehigarria ez eramateagatik.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Donostia Arraun Lagunakek jarraitzen du lidertzan 36 punturekin, Orio bigarren da 33 punturekin, Tolosaldea hirugarren 29 punturekin eta Donostiarrak, Orion punturik eskuratu ez duen arren, laugarren postuan da 26 punturekin.

Itzuli