Albisteak 2014

LEHIAKETA

20 Uzt 2014

Urdaibai Aviaren garaipena Orion

Urdaibai Aviaren garaipena Orion

‘Bou Bizkaiakoak’ lortu dute garaipena XXIV Orioko Estropadak – Orioko Kanpina II Banderan, eta San Juan Iberdrolak irabazi du Euskotren Ligan

Urdaibai Aviarentzat izan da XXIV Orioko Estropadak – Orioko Kanpina II Bandera, Orio Babyautori bederatzi dezimako aldea atera ondoren helmugan. Oriotarrek ezin izan dute estropadan garaipena lortu herrian bildu diren zale guztien indarra eskertzeko, baina gaur lortutako puntuen ondorioz San Miguel Ligaren lidergoan dira berriro. Hirugarren postua Hondarribia Orsakoek lortu dute, irabazle izan diren Urdaibai Aviarengandik hiru segundotara. Euskotren Ligari dagokionez, San Juan Iberdrola izan da estropadaren garailea segundo bateko aldearekin Hibaika Jamones Ancinekiko, lidergoa errekuperatuz berriro.

Gaur goizean arraunlariek Orion aurkitu duten eguraldia ez da batere erosoa izan beraientzat haize bolada aldakorrengatik, eta azkenik haizeak estropadaren bilakaera baldintzatu du. Hala eta guztiz ere, lehenengo txandan Urdaibai Aviak erritmoa markatu du eta 19’37”94ko denborarekin amaitu du erlojupekoa, gerora Orioko XXIV Estropadak – Orioko Kanpina II Bandera etxera eramateko balio izan diona. Hauen atzetik San Pedro Ecolmare eta Astilleroren arteko lehia bizi izan da, eta azkenean ‘Libiakoek’ lortu dute estropadako bostgarren postua. ‘San Josekoak’, euren aldetik, segundo bateko aldeagatik, zazpigarren izan dira, sailkapen nagusian sanpedrotarrekin berdinduz. Txanda berean, Pedreñaren ‘Cantabria’, berriz ere uretara erori den bere proelarekin arazoak izan ondoren garaileengandik minutu bat baina gehiagoko atzerapenarekin iritsi dira.

Ohorezko txandan, bertako zaletuen laguntzarekin, Orio Babyautok lortu du garaipena, baina 9 dezimako aldeak San Miguel Ligaren denboraldiko hirugarren garaipenetik urrundu ditu, hala ere, lidergoa berreskuratzea lortu dute Hondarribia Orsari puntu bateko aldea ateraz. Ioseba Amunarrizen mutilak hirugarren postua lortu dute, garaileekiko hiru segundoko atzerapenarekin, eta Kaiku Ambilamp bederatzigarren izan da 24 segundoko galerarekin. Txanda honetan izan da ere Tiran Pereira 20’17”58ko denborarekin hamaikagarren postua lortuz.

Bigarren txandan San Juan Iberdrolak lortu duen 19’50”58ko markak laugarren postura eraman ditu gipuzkoarrak, sailkapen nagusiaren bostgarren postura igoz eta Tiran Pereirarekin berdinduz. Txandako bigarren postua Caborentzat izan da Urdaibai Avia baina 18 segundo gehiagoko denbora eginez seigarren postua lortzeko. Txanda hau amaitzeko Portugalete zortzigarren izan da eta Zierbena Bahías de Bizkaia hamargarren, bermeotarrengandik 29 segundora. Zierbenakoen patroiak, Vicente Carpinterok, la Caixa patroi hoberenaren sailkapenaren lidertza mantendu du gaurkoan ere.

San Juan Iberdrola emakumezkoetan

San Juan Iberdrolako ‘Batelerak’ irabazi dute Euskotren Ligaren gaurko Orio kanpina II Bandera 10’29”66ko denbora eginaz, non lehia bizia eduki duten Hibaika Jamones Ancinekin. Azkenik, aldea segundo batekoa izan da eta Euskotren Ligaren lidergoa errekuperatzeko balio izan die sanjuandarrei. Hirugarren postua Zumaiarentzat izan da, garaileekiko 15 segundo galduz eta Samertolameuk itxi du txanda 10’47”22ko denborarekin.

Hurrengo aste bukaeran San Miguel Liga eta Euskotren Liga Bizkaiara mugituko dira, Getxo eta Zierbenara, non Getxoko Estropadaren XXXVI. Ikurriña eta XXXI Petronor Bandera jokoan jarriko diren.

Itzuli