ACT TV 2015

BEREZIAK

09 Uzt 2015

Urdaibai Aviak Koipe Erronkan parte hartzen du

Urdaibai Aviak Koipe Erronkan parte hartzen du

Aste honetan Urdaibai Aviako arraunlarien txanda da joko honetan

Astero bezala “Koipe Erronka” datorkigu gaurko honetan San Miguel Ligara bi parte-hartzaile berrirekin. Kasu honetan, Eneko van Horenbeke eta Alain Colunga, Urdaibai Aviako arraunlariak, izango dira “Koipe Erronka” honetara parte hartzera etorri direnak. Egia izango al da Eneko urtero Getxoko jaietan tutu fuxia batekin ateratzen dela? Edo, Alainek infantiletako futbol partida batean bi gol sartu zituela bere atean? Zorte on!

Itzuli