ACT TV 2017

BEREZIAK

15 Uzt 2017

Urdaibai Aviak ireki du A Coruñako palmaresa

Urdaibai Aviak ireki du A Coruñako palmaresa

‘Bou Bizkaia’ da Bandeira Cidade da Coruñako lehenengo garailea Hondarribiarekin izandako lehia gogor baten ondoren

Estreinatu berri den Bandeira Cidade da Coruñaren palmaresean idatzi du bere izena Urdaibai Aviak, ‘Ama Guadalupekoa’rekin izandako lehia eduki duen estropada handi baten ondoren. Bideo-finisha kontsultatu behar izan da garaipena Urdaibai Aviaren aldera ziurtatzeko, 14 zentesimako aldea lortuz Hondarribiarekiko. Era honetan, ‘Txo’-ek Eusko Label Ligako sailkapeneko lidertza mantentzen dute, Hondarribiari hiru puntuko aldea ateraz, eta bostekoa Orio Babyautori. Bestalde, Ioseba Amunarriz, Hondarribiako patroiak, CaixaBank Patroi Onenaren sailkapeneko lidertzan jarraitzen du gaurko jardunaldiaren ondoren.

Oherzko txandak Urdaibai Avia eta Hondarribiaren arteko lehia zirraragarri berri bat utzi digu, non azkenean garaipena ‘Bou Bizkaia’rentzat izan den 22’07”12ko erregistroarekin. 14 zentesimara sartu da Hondarribia eta Orio Babyauto izan da hirugarren bizkaitarrengandik 2”84ra. Kaiku Produchak itxi du txanda 23’12”62ko denborarekin seigarren postua eskuratuz.

Tirán Pereira eta San Juan Sumelec-en arteko lehiak markatu du gaurko bigarren txanda. Galiziarrek ezin izan dituzte pasaitarrak atzean utzi estropadako azken luzerarte. Azkenean, ‘Mar do Con’ trainerua izan da txandako erregistro hoberena egin duena 22’44”98rekin laugarren postuan ezarriz. Bere aldetik, San Juan Sumelec bostgarren izan da 22’55”12ko denborarekin. San Pedro eta Ondarroa Cikautxok itxi dute txanda, 23’20”60 eta 23’27”34rekin, zazpigarren eta zortxigarren postua eskuratuz hurrenez hurren.

Lehenengo txanda bi zigorrekin amaitu da Cabo eta Astrillerorentzat. Kantabriarrak 3”ko zigorra jaso dute kale inbasioen bi abisugatik, eta amaieran 23’47”22ko denborarekin bederatzigarren izan dira. Bestalde, Cabo estropadatik kanporatu dute Zierbena Bahías de Bizkaia abordatu ondoren. ‘Galipo’ak hamargarren izan dira 23’52”38ko denborarekin eta Aresek itxi du lehen txanda hamaikagarren postua lortuz 24’17”12ko erregistroarekin.

Ares bihar estreinatuko da

Bandeira Cidade da Coruña-ren lehiaren ondoren, Eusko Label Ligaren karabana lehenengo aldiz iritxiko da Aresera bihar, X Bandeira Concello de Ares jokoan jartzeko 12.00etatik aurrera, era honetan denboraldiko lehen asteburu galiziarrari amaiera emanez.

 

Itzuli