ACT TV 2016

BEREZIAK

23 Uzt 2016

Urdaibai Aviak gidoia apurtzen du

Urdaibai Aviak gidoia apurtzen du

'Bou Bizkaiak' NT2 Hondarribia laugarren postuan uzten du eta San Miguel Ligako lidertzara hiru puntutan hurbiltzen da

Astebukaera galiziarraren lehen jaurdunaldiko XXXIV Bandeira Concello de Moañan, momenturarte ikusitako gidoia Urdaibai Aviaren garaipenarekin apurtu egin da. 20'12''71ko denborarekin gainontzeko ontziak gainditu ditu eta denboraldiko lehenengo bandera lortu du. Bestetik, NT2 Hondarribiak 16 segundu galdu ditu 'Bou Bizkaia'ko ontziarekiko eta laugarren postua lortuz. Horrela, NT2 Hondarribiak 90 puntukin San Miguel Ligako lidertzan jarraitzen du, Urdaibai Avia hiru puntura izanez. Ohorezko txandarekin jarraituz, Kaiku Producha bigarrena izan da gaur Tiran Pereiraren denbora hamarren batean hobetuz. Orio Babyauto ordea, zazpigarren postua lortu du.

Tiran Pereira bere zaletuen aurrean egun ederra izan du eta 20'26''24ko denborarekin hirugarrenak izatea lortu dute. Hauen atzetik, Astillero izan da 'Bou Bizkaia' ontzitik 19 segundura. Cabo eta San Juan Iberdrolaren artean lehia gogorra izan da, baina azkenean Boirokoek bi hamarrenetan arroxak garaitu dituzte. Bi hauek, bederatzigarren eta hamargarren izan dira hurrenez hurren.

Lehenengo txandan, Zierbena Bahias de Bizkaiak 20'30''58ko denborarekin denborarik onena lortu du eta bostgarren postua lortzeko baliagarria izan zaio. San Pedroko 'Libia'k 'txo'ekiko 27 segundu galdu dute eta zortzigarrenak izan dira. Sailkapena Zumaiak eta Portugalete Eulenek osatu dute 20'53''08 eta 20'56''58ko denborarekin.

Bihar 12.00etan, Boiro

San Miguel Liga bihar 12.00etan (ETB1 eta TVG2) Boiroko uretara bidaitzen du. Bihar, XXVI. Bandeira Concello de Boirokin San Miguel Ligako bederatzigarren jaurdunaldia osaptuko da, astebukaera galiziarrari amaiera emanez.

Itzuli