ACT TV 2018

24 Eka 2018

Urdaibai Avia lehen frogako garaile!

Urdaibai Avia lehen frogako garaile!

‘Bou Bizkaiak’ Eusko Label Ligako lehenengo bandera irabazi du Bilboko uretan

Iazko Eusko label Ligako garaileak modu ezin-hobe batean hasi dute denboraldia, IX Bandera de Bilbao eskuratuz. Hauek 19’34”54-ko denborarekin burutu dute estropada, GO fit Hondarribia baino 2”02 aurrerago. Modu honetan, denboraldiko lehen 12 puntuak bizkaitar taldearentzat izan dira. Ander Etxegoyen, San Pedroko patroiak, datorren jardunaldian CaixaBank-eko Patroi Onenaren maillota jantziko du gaur goizean hiru puntu eskuratuz.

‘Bou Bizkaiak’ lehia bizia mantendu du GO fit Hondarribiarekin, iazko urtean bizi izandako adrenalina gogoratuz. Bizkaitarrek 19’34”54-ko denborarekin amaitu dute estropada eta Mikel Orbañanosen arraunlariek bigarren postu batekin adostu behar izan dute, ‘txo’-engandik 2”02etara amaitu baitute. Esan beharra dago Sestaoko taldeak 3”-ko zigor bat jaso duela trainera barruko objektu bat uretara botatzeagatik hauen irteera baina lehen.

Igo berri diren bi taldeek estropada itzel bat burutu dute. Santurtzi Iberdrolako mutilek hirugarren postuan bukatu dute jardunaldia 19’36”88-ko denbora batekin eta Donostiarrakoek berriz, bosgarren amaitu dute 19’42”84-ko denborarekin. Cabok, aldiz, zazpigarren postuan amaitu du lehiaketa 19’45”66-ko denbora bat burutuz eta San Pedro bederatzigarren 19’59”56-ko denborarekin.

Zierbena Bahías de Bizkaiak bigarrengo txandari erritmoa jarri dio eta laugarren postu bat eskuratu dute ondorengo denborarekin 19’38”78. Bestalde, Ondarroa Cikautxo zortzigarren postuan geratu da bizkaitarretik 17 segundora. San Juan Sumelec eta Tirán Pereirak hamar eta hamaikagarren postuak eskuratu dituzte garaileen 38”02 eta 42”58-etara.

Datorren asteburuan Eusko Label Ligako adrenalina guztia berriz ere bizitzeko aukera izango dugu. larunbatean XXVII Bandera Ayuntamiento de Sestao izango da eta XXXV Bandera Petronor aldiz igandean Zierbenan. 

Itzuli