Albisteak 2017

LEHIAKETA

01 Uzt 2017

Urdaibai Avia-k jo du lehenengoz

Urdaibai Avia-k jo du lehenengoz

‘Bou Bizkaia’k irabazi du gaurko VIII Bandera de Bilbao, era honetan denboraldiko lehen liderra bilakatuz

Badirudi ez dela ezer aldatu lehengo urtetik, Urdaibai Avia pasa den denboraldiko Eusko Label Ligako garailea bihurtu zenetik. Gaur, Bilboko itsasadarrean jokatutako denboraldiko lehen jardunaldian, ‘Bou Bizkaia’k eraman du VIII Bandera de Bilbao. 2 segundo atera dizkio Hondarribiari, eta horrela, estropadako lehenengo lider bilakatu dira bizkaitarrak. Patroirik Onenaren CaixaBank sailkapenean, lehenengo hiru puntuak Oscar Hermorentzat, Caboko patroiarentzat, izan dira.

Gaurko ohorezko txandak berriz ere lehengo urtean amaierararte garaipenarengatik lehaitu ziren bi taldeen arteko lehia polit bat utzi digu. Azkenenan garaipena Joseba Fernandezen mutilentzat izan da garaipena, 19’25”70ko denborarekin, ‘Ama Guadalupekoa’ri 2”-ko aldea ateraz. Kaiku Producha izan da hirugarren gaurkoan 19’39”00rekin eta San Juan Sumelec-ek itxi du txanda seigarren postua erdietsiz 19053”56ko erregistroarekin.

Bigarren txandan Orio Babyauto indartsu bat ikusi ahal izan degu, ohorezko postuengatik lehian ibiliko dena. ‘Mirotzek’ tarte handiarekin irabazi du bere txanda 19’52”84rekin laugarren postua lortuz. Tirán Pereira gipuzkoarren atzetik sartu da helmugan, bederatzigarren postuan sailkatuz 20’00”34rekin. Bere aldetik, Cabo eta Astillero hamaikagarren eta hamabigarren sailkatu dira, 20’22”88 eta 20’24”08rekin hurrenez hurren.

Gaur 2017ko Eusko Label Liga iriki duen txandan Ondarroa Cikautxoren ezustekoa utzi du. Igo berri den talde bizkaitarra txandaren buruan izan da hiru ciabogetan buelta eman ondore. Azkenean Zierbena Bahías de Bizkaia izan da txandan denborarik onena egin duena 19’52”30ekin, zazpigarren postua lortuz, ‘Antiguako Ama’ri 2”ko aldea ateraz. San Pedro hirugarren izan da txandan eta zortzigarren sailkapenean 19’59”96ko erregistroarekin eta Ares-ek itxi du lehen txanda 20’08”04ko denborarekin hamargarren postua erdietsiz.

Bihar Portugaleten

Eusko Label Liga honetako lehen jardunaldia jokatu ondoren, bihar goizeko 12.00etan lehiatuko da denboraldiko bigarren jardunaldia, XVI Bandera Ayuntamiento de Sestao jokoan jarriz Portugaleteko uretan

Itzuli