Albisteak 2015

ELKARRIZKETAK

08 Api 2015

Urdaibai Avia denagatik lehiatzeko prest

Urdaibai Avia denagatik lehiatzeko prest

Jon Salsamendi, Urdaibai Aviako entrenatzailea, talde bermeotarraren buru dela hirugarren denboraldiari aurre egingo dio udara guztian lehiakor izateko asmoarekin

Urdaibai Aviak aurtengo San Miguel Liga irabazteko faborito izendapena irabazi du, lehengo urteko emaitzek hala diote. Jon Salsamendi entrenatzaile oriotarrak ez du ordea faboritoetan sinisten kirol munduan, baina ulergarri ikusten du izendapen hori lehengo urteko arraunlari gehienak mantendu dituelako taldeak. Salsamendik dio aurredenboraldiak Bermeon nahiko ezohikoak izaten direla, talde guztia ez delako gehienetan batera entrenatzen, baina hala ere konfidantza osoa dauka hauek egindako lanean.

Salsamendiren ustetan, lehengo urtean banderak lehiatu zituzten lau taldeek “arraunlari gehienak mantentzeaz gain kalitatezko gehikuntzak egin dituzte” euren harrobi eta beste taldeetatik. Bestalde, sailkapenaren erdialdean zeuden talderen batek aurrera pausua emateko aukera ikusten du. Oriotarrak Cabo sartzen du multzo honetan, bere talde “gazte eta lehiakorrarekin”. Aurtengo denboraldirako helburuei dagokionez Salsamendik ez du ezkutatzen dena irabaztea gustatuko litzaiekela, “la Caixa” Koroa barne, baina lehenik taldearen benetako boterea neurtu beharko dela dio, eta honen arabera "lehentasunak zehaztu" aurtengo San Miguel Ligan lehiakorrak izateko hasieratik amaierara.

Itzuli