Albisteak 2015

BEREZIAK

09 Api 2015

Txikoria ere arraunarekin bat

Txikoria ere arraunarekin bat

ACT eta Molabek lankidetza akordio bat sinatu ondoren enpresa bizkaitarra txapelketaren udarako karabanaren parte izango da

ACTk bere udararako bidearekin jarraitzen du eta gainera bere familia handituz doa. Kasu honeta, Molabe San Miguel Ligaren trainerura igotzen da txikoria desberdinekin zapore guztia jartzeko. Akordio honen bitartez, El Chimbo, El Árbor, La Niña eta Leroux txikoriak udaran zehar Kantauri itsasoko eta Atlantikoko kosta guztia bisitatuko duen karabanaren parte izango da, eta enpresa bizkaitar honi esker, estropadetara gerturatzen diren guztiek gure etxeetan aspalditik finkaturiko produktu hauen kalitatea gozatu ahal izango dute.

Molabe 1966. urtean sortu zen txikoriaren munduko tradizio handiko hiru familia (Momoitio, Landa eta Belon) elkartu zirenean eta Zamudion fabrika bat eraiki zuten, non oraindik bertan lanean jarraitzen duten. Fabrika horretatik ateratzen da txikoria, Kantauriko kostari hain loturik dagoen produktua, kontsumitzaile desberdin guztientzako txigorketa maila egokituekin. Txikoria oso produktu osasungarria da, %100 landare jatorrikoa bizigarri bizigarri eta kontserbagarririk gabe, bakarrik edota kafearekin nahasturik hartzeko paregabea, kolorea, usaina etae sabore gehiago ematen baitio. Produktu hauek kontsumitzeko ohitura daukan pertsonen osasunari onura egiten diote, dieta osasungarri batekin bat eginez gero gehin bat. Horregatik ACTrekin lankidetza akordio honen bitartez kirolaren mundura gerturatzen da Molabe.

Hau honela, gaur goizean akordio hau sinatzera gerturatu dira Juan González-Fanjul, Molabe S.A.ko gerentea, eta Pedro Andueza, ACTko presidentea. Elkarteko arduradun nagusiak, talde guztien izenean eskertu nahi izan du enpresa bizkaitarrak arraunean ezarri duen konfiantza. “Gure txapelketxa bizitzen ari den gorakada momentuaren isla da eta Arraunarentzat pauso berri bat. Gainera hain ibilbide handiko enpresak gurekin bat egitea oso datu esanguratsua da eta espero dugu konfiantza hau saritua ikustea udara honetako txapelketa handi batekin”, dio Anduezak.

Juan González-Fanjulek bestalde, “txikoriaren kontsuma Kantauriko kostari oso loturik dago. Kirola eta gazteengana gerturatzea urteetan zehar lortu nahi genuen erronka da eta uste dugu laguntasuna, esfortzua, sakrifizioa eta kiroltasuna bezalako baloreak bereganatzen dituela, eta honengatik udara honetan txapelketa polit bat ikusiko dugula uste dugu eta bertara gerturatzen direnei gure produktuak dastatzeko aukera emango diegu, txikienentzako antolatuko diren jokuekin batera”.

Itzuli