ACT TV 2015

BEREZIAK

19 Abu 2015

Txapelketa liderraren etxera iristen da

Txapelketa liderraren etxera iristen da

San Miguel Liga Hondarribira mugituko da denboraldiko hamalaugarren jardunaldia jokoan jartzeko

Asteburu honetan txapelketak sailkapeneko liderraren etxeari bisita egingo dio bertan denboraldiko hamalaugarren jardunaldia jokoan jartzeko, larunbatean 18:00etatik aurrera lehiatuko den Hondarribiko XXVIII. Bandera - GP Mapfre estropadarekin. Estropada hau hiru itsas-miliako estropada eremu batean jokatuko da, lau luze eta hiru ziabogarekin, barneko balizak Hondarribiako espigoiaren parean direlarik.

Larunbatean jokatzen diren jardunaldi guztietan bezala, txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Beraz, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero izango dira. Bigarren txandan aldiz, San Pedro Ecolmare, Cabo, Tirán Pereira eta San Juan Iberdrolak egingo dute arraun. Azkenik, ohorezko txandan, Kaiku Producha, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira.

Hondarribiko XXVIII. Bandera - GP Mapfre estropadaren aurkezpen saioa gaur ospatu da Hondarribiako Udaletxean. Bertan izan dira Txomin Sagarzazu, Hondarribiako alkatea; Javier Lopetegui, Mapfre-ko ordezkaria; eta Joxemi Elduayen, NT2 Hondarribiako presidentea.

Itzuli