Albisteak 2020
BEREZIAK
30 Eka 2020
Txantxangorriak traineruen ondoan nabigatuko du
Bizkaiko Foru Aldundiak eta ACTk elkarlanean jarraituko dute udako denboraldi honetan
Egun gutxi batzuk falta dira Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak estatxak askatzeko denboraldi berri honi hasiera emateko eta ACTko traineruan partaide berriak sartzen jarraitzen dute.
Kasu honetan, gure bidelagun berria Bizkaiko Foru Aldundia da, eta "Euskararen Txantxangorria" proiektuaren bidez Kantauriko traineruen lehiaketa nagusia babesten jarraituko du. Era berean, Bizkaiko traineruen artean ere izango da Txantxangorria.
Honela, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua eta Borja Rodrigo ACTko presidentea izan dira akordio berri hau zigilatu dutenak.