Albisteak 2017

BEREZIAK

28 Mar 2017

Twitter, orain euskaraz eta galizieraz ere bai

Twitter, orain euskaraz eta galizieraz ere bai

ACTko Twitterreko bi kontu ofizial berriak gaurtik aurrera arituko dira martxan

ACTko komunitate digitalak jada 25.000 erabiltzaile baina gehiago dauzka mundo guztian zehar, eta denak pasio berberak batzen ditu, arraunak. Gaurtik aurrera arraunaren maitale guztiek ACTko aktualitate guztiaren berri izateko aukera izango dute bi kanal berrien bitartez, Orain arte, nahiz eta gure web orrian agertzen den informazio guztia hiru hizkuntzetara itzulita dagoen, sare sozialetako publikazioak gaztelania hutsean bakarrik elkarbanatzen ziren.

Gure txapelketa bereizten duen hizkuntza pluralitatearen jakitun izanda, eta ahalik eta publiko zabalenari iristeko intentzioarekin, ACTko Twitterreko kontu ofizialari beste bi batzen zaizkio, bata euskaraz eta bestea galizieraz.

Era honetan, berriak eta informazioak erabiltzaileari modu egokituago batean iritsiko zaizkio, berak nahi duen hizkuntzan.

Itzuli