Albisteak 2016

BEREZIAK

20 Eka 2016

Sevillak San Miguel Ligako esentzia probatu du

Sevillak San Miguel Ligako esentzia probatu du

Guadalquivir ibaian jokatu zen Euskadi Basque Country IV. Banderak eta CaixaBank Koraren lehiak jende ugari bildu zuen

Sevillak San Miguel Ligak duen pisua ikusteko aukera izan zuen astebukaera honetan, izan ere, CaixaBank Koroaren lehia lehen aldiz iritsi zen Andaluziako hiriburua. Euskadi Basque Country IV. Banderaren bitartez, San Miguel Ligako hamalaugarren edizioari hasiera eman zitzaion. Hasiera berri bat izan arren, aurreko urteko denboraldia bukatu zen bezala jarraitzen du, hau da, NT2 Hondarribiak lidergoan mantendu zen. Bero handia egin arren, jende asko hurbildu zen Guadalquivir ibaiaren ingurura, bakoitza bere klubaren kamiseta eta koloreekin.

Bideo honen bitartez, minutu eskas batean hurbildutako jendeak estropada nola bizi zuen ikusteko aukera izango duzue.

Itzuli