Albisteak 2016

LEHIAKETA

04 Mar 2016

Sevillak IV. Euskadi Basque Country Bandera jokoan jarriko du

Sevillak IV. Euskadi Basque Country Bandera jokoan jarriko du

Ekainaren 19an Guadalquivir ibaiak CaixaBank Koroaren lehia martxan jarriko du

Híspaliseko hiriburua izango da ekainaren 19an IV. Euskadi Basque Country Banderari jokatuko den tokia. Estropada hau Traineruen Kluben Elkarteari (ACT) eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren akordioaren bitartez gauzatu da. Traineruen bidez Euskadiko sustapen turistikoa garatzeko du helburu estropada honek eta aurreko urteetan Bartzelonan eta Malagan egin den antzera, ekainaren 19ko astean zehar, hainbat egitarau antolatuko dira Sevilla hirian, egitarau nagusia ekainaren 19an 12.00etatik aurrera jarraitu ahal izango den San Miguel Ligaren hasiera izanik.

Horrela, Guadalquivir ibaia izango da 12 traineruen topagunea, 12 traineru hauek CaixaBank Koroaren lehen bandera eskuratzen saiatuko dira. Azken hiru urteetan bandera hau Urdaibai Aviak, Orio Babyautok eta NT2 Hondarribiak lortu izan dute, hiru urte hauetan kirolariek zein ikusleek Euskadiren kulturaz eta sustapen turistikoaz disfrutatu ahal izan zuten izugarrizko kirol emanaldi batekin. Goraipatu beharrezkoa da Sevillako Udalak eta Andaluziako Arraun Federazioak egin duten apostua bertan San Miguel Ligako lehen jardunaldia ospatzeko.

Hasiera berezi honek irteerako eta helmugako balizak Trianatik gertu dagoen La Cartujako Pasarelan egokituko dira, kanpoko balizak ordea, La Barquetako zubian kokatuko dira. Sevillan ospatzen den San Miguel Ligako lehen estropada izango den arren, banku mugikorreko mailan hainbat estropada ospatu izan dira, hala nola, Espainiako Txapelketak, Munduko eta Europako banku mugikorreko Txapelketa eta aski ezaguna den Sevilla-Betis estropada. Edizio berri honen berezitasunetako bat estropada gauzatuko den modua izango da. 12 traineruak hiru txandetan banatuko dira; tanda bakoitzak lau partaide izango ditu, baina binakako erlojupekoetan emango diote irteera eta ohikoa den moduan, hiru milla nautiko igaroko dituzte lau luze eta hiru maniobratan.

Pedro Anduezak, ACTko presidentea denak, pozik agertu da Elkarteak eman duen pausu berriarekin. Estropada honekin arrauna zabaltzea nahi dugu eta baita gure txapelketa eta, nola ez, klubak ere. Arraun mundua ezezaguna ez den hiri batera goaz eta nik uste dut jardunaldi honek senidetzeko baliko dula”. Gainera, Eusko Jaurlaritzari eskerrak ematen dizkio azken lau urteetan Elkarteari eskeinitako konfiantzarengatik. “Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailari esker Euskadi Basque Country Banderaren laugarren edizioa burutuko dugu eta aurtengoan Sevilla izango da protagonista. Hiri honekin aspalditik harremanetan gabiltza eta azkenean aurten posible izango da”. Azkenik, 2016ko San Miguel Ligako egutegi ofizialaren edonolako aldaketaren inguruko botazioa ACTko hurrengo batzarran izango da.

Itzuli