ACT TV 2016

BEREZIAK

18 Eka 2016

Sevillak 12 kolore berezi ditu

Sevillak 12 kolore berezi ditu

ACTa osatzen duten 12 klubak atzoko bidai luzearen ostean Sevillan daude jada

Astebukaera honetan, San Miguel Ligako abentura berri bati ekingo zaio eta 12 ontziak denboraldi berriko lehen norakoa, Sevilla hain zuzen ere. Andaluziako hiriburura berrehun kirolarik inguru iritsi dira eta CaixaBank Koroaren lehia berri baterako gogo handiekin iritsi ere. 

Atzo iritsi zen espedizio guztia Sevillara. Elkarteak Bilbotik eta Santiago de Compostelatik jarritako abioietan iritsi ziren. Talde batzuk besteak baino goizago iritsi ziren, baina denek Barceló Renacimiento Hotelean pasa zuten gaua.

Bidai luzea izan arren, arraunlariak ez dira gelditzen. Izan ere, San Miguel Ligako ontziak Guadalquivir ibaia ezagutzeko aukera izan dute goizeko lan sasoi baten ostean. Ondoren, bazkaldu eta deskantsatzeko unea iritisi zaie, eta azkenik, arratsaldean, babesleekin dituzten konpromezuak bete dituzte. San Miguel Ligako edizio berri bat Euskadi Basque Country IV. Banderaren bitartez martxan da!

Itzuli