Albisteak 2015

LEHIAKETA

01 Uzt 2015

Sanxenxok irekiko du lehen asteburu galiziarra

Sanxenxok irekiko du lehen asteburu galiziarra

Gaur goizean ospatu da III Nauta Sanxenxo Banderaren aurkezpen saioa

Lurralde andaluziarretan jokaturiko San Miguel Ligaren irekitze jardunaldia atzean utzita, txapelketa bere ohiko habitatera itzuliko da, eta asteburu honetan jokoan jarriko da III Nauta Sanxenxo Bandera udalerri galiziarrean. Estropada honekin, San Miguel Ligak bere lehen asteburu galiziarra estreinatuko du. Gaur goizean bandera honen aurkezpen saioa ospatu da Nauta Sanxenxo Erakusketa Aretoan.

Larunbat honetan, uztailak 4, 18:00etatik aurrera Elkarteko 12 traineruak 3 itsas-miliako estropada eremu batean lehiatuko dira, barneko balizak Silgarreko hondartzaren parean kokatuta direlarik. San Miguel Ligaren bigarren jardunaldi honetan, txanden eraketa sailkapen nagusia jarraituz egingo da. Honela, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Zierbena Bahías de Bizkaia, Portugalete Eulen eta San Pedro Ecolmare arituko dira. Bigarrenean aldiz, Astillero, Tirán Pereira, Cabo eta San Juan Iberdrola lehiatuko dira. Azkenik, ohorezko txandan Kaiku Producha, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta San Miguel Ligako lehen liderra, NT2 Hondarribia, izango dira.

Gaurko aurkezpen saioan izan dira Jesús Sueiro, Sanxenxoko Udaletxeko kirol zinegotzia, eta Mario Vidal, ACTko Zurendaritza Batzordeko kidea. Jesús Sieirok itsasoarekin hain erlazio estua daukan hiri batentzat zein garrantzitsua den maila honetako txapelketa bat jasotzea nabarmendu nahi izan du. Bere aldetik, Mario Vidalek Sanxenxo eta inguruetako jendea animatu nahi izan du larunbatean" kirol ikuskizun hau ikustera" gertura daitezen.

Itzuli