Albisteak 2014

LEHIAKETA

29 Uzt 2014

San Miguel Ligaren erdialdetik igaroz (eta II)

San Miguel Ligaren erdialdetik igaroz (eta II)

Datorren astebukaeratik aurrera "la Caixa" Koroa zeinek lortuko duen jakiteko hitzordu garrantzitsuak iritsiko dira

Behin denboraldi zirraragarri honen erdibidera iritsita, ez da bidean geratu eta atzera begiratu behar. Aurrera joan eta San Miguel Ligak dakartzan erronkei aurre egin behar zaie. Lehiaketa erritmo onean darrai eta oraindik gauza asko daude erabaki gabe denboraldiaren bigarren erdi honetan. Lehen proba datorren astean datozen Galiziako estropadak dira. Bertan, abuztuaren 9an XXXII Concello de Moaña Bandeira jokoan jarriko da eta 10ean, aldiz, XXIV Concello de Boiro Bandeira. Bi estropada hauek tentsio handikoak izango dira, eta arraunlariek esaten duten bezala “han edozer gauza gerta daiteke”.

Behin Galiziako lurretatik bueltatzean, denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenetako bat iritsiko da Zarautzen, non San Miguel Ligako denboraldiaren geroa argiago ikusteko aukera izango den. Jarraian, Astillerok antolaturiko estropada eta Hondarribiako XXVII Bandera, oraingo liderraren etxean, jokoan jarriko dira hurrengo astebukaeran. Abuztuaren 30 eta 31. egunetan lehiaketa berriro mugituko da Bizkaiko uretara XXXIII Noble Villa de Portugalete Bandera eta Bilboko V Bandera jokoan jartzeko.

Puntu honetan amaituko da ohiko denboraldia San Miguel Ligako talde batzuentzat, igoera eta jaitsiera PlayOff-etako lehen eta bigarren jardunaldiak jokatuko direlako, Bermeo eta Portugaleten, El Corte Inglés Banderarekin. Gainera, bi estropada hauetaz gain, toki berean, "la Caixa" Koroa lortzeko bidean aurkitzen diren azkene bi jardunaldiak jokatuko dira.
 

Itzuli